Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidaiatu, bidaia(tu), bidaiatzen (orobat bidaitu g.er. eta biajatu g.er.) 1 du ad leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez joan.

Bidaiatzea mugitzea da, urruneko eta hurbileko espazioetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

Bidaiatzea amets egitea da, espero ez diren gauzak gerta daitezen desio izatea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.

200 pertsonako taldeak Hego Koreako hegazkin batean bidaiatu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-28

Haiekin batera, SSetako hogeiren bat kidek bidaiatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

Artean hainbeste jendek bidaiatzen ez zuen garai hartan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

Erromes aberats bakan batzuk baziren, morroiz eta gameluz inguraturik bidaiatzen zutenak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 81. orr.

Ohe bagoian bidaiatzen nuenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Nire artean diot badela esanguratsua trenez bidaiatzeko asmotan etorri arren honainoko bidea hegazkinez egin behar izana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 15. orr.

Merkatari hark Marko Polok zabaldutako merkataritza-bidean bidaiatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Dirurik izan balu, munduan zehar bidaiatzera alde egingo zukeen Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 156. orr.

Estepan barrena bidaiatuz, baliabiderik gabe geratzeko arriskuan egongo zen noski.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Agudo baino agudoago bidaiatu zuten, Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.

Askoz jende gehiago dago egun munduan eta askoz errazago bidaiatzen da, baina medikuntzak eta erreakzionatzeko bitartekoak ere asko azkartu dira.  Berria - Harian   2005-10-14

Bidaia luzea izan zen, kontrako monzoiarekin bidaiatu zutelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Abantaila handia duela iparrorratzik gabe bidaiatzeak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 54. orr.

Bakarrik bidaiatzen ohituta nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Jadanik ia inork ez du bidaiatzen nahi duen tokira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 140. orr.

Bere hegalen gainean bidaiatu dut nik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

2 irud/hed

Hurrengo bi orduetan, idazle amerikarraren mundu lanbrotsuetan barrena bidaiatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Inoiz infernura bidaiatzen banaiz, ez naitek ezustean harrapatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Orain arte agertu izan diren beste birusek, posta elektronikoa erabiltzen zuten batetik bestera bidaiatzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-05

3 (da aditz gisa)

Menauden kontseiluz, Pauera bidaiatu zen berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Gau osoan bidaiatu ginela uste dut.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 206. orr.

Pistola hurbil bidaiatzen zen, zelari lotua, zaldunek ohi dutenez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Diziplina aunitzetarik bidaiatuko gara adierazkortasunean barna, irudigintza eta irudimena baliatuz.  Herria   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus