Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Madril frankismoarekin lotzen genuen: tabernetan eta kaleetan ikusten genituen gizon gehienak, beren bibotetxo, traje eta eguzkitako betaurrekoekin, sekretakoak iruditzen zitzaizkigun. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.
Masailezurra karratua, sudurra kakoa, belarriak irtenak, bibotetxoa frankisten modukoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.
Bibotetxo fina dauka eta hutsune txikia ebakortz zuri eta zabal bien artean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.
Garaia zen, bibotetxo ilegorria zuen, eta aurpegi iharra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Bibotetxo ondo ebakia luzatzen uztea besterik ez zaik falta. «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.
Militar tankera ematen dion bibotetxo zuri bat du. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 58. orr.
Itxura grotesko samarra ematen zion bibotetxo bat zeukan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 305. orr.
Zin egingo nuen gizon altu bat zinela bibotetxo batekin -esan zion serio-serio mutilak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 224. orr.