Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazte bibotedun bat dago harrera-lekuan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.
Bizar ugari eta beltzeko gizon bibotedun sendo bat ageri zen, bere 25 bat urteetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
Pailazo zuriak gorrotatu izan ditut batez ere, bakailao gibeleko olioa baino gehiago, familiako atso bibotedunei eman beharreko musuak eta kalkulu mentala baino gehiago. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.
Morroi bibotedun bat neukan aldamenean, Marca irakurtzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.
Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan, hede bat sorbalda batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.
Beste jatetxe bateko arduradun bibotedunak ogitarteko goxoa prestatu dit prestutasunez. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.
Gizon bibotedun ume-aurpegiko bat. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 44. orr.
Hori geroago, Agnès Virgilio Azpilikueta bibotedunarekin ezkonduta Estatu Batuetara joan ondoren gertatuko zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.
Gizon argal bat, biboteduna eta asmatikoa, edo emakume lodi bat, biboteduna hura ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.
Bibotedun gizona Atxuriko geltokira bidean zihoan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.
Bere jarlekuan jiratu eta, bibotedun erremolatxa erraldoia ematen zuen aurpegiarekin, deiadar egin zion Harryri: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 28. orr.
-Nola dakizu zuk zuzendari jaunak auto berria duela? -bibotedunak gaitzespen behakoa egin dio, baina berandu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 124. orr.
Bibotedunaren begiak ere oso azkar mugitu dira eta irribarrea, aldiz, oso mantso ezabatu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 35. orr.
-Bilera bat dugu -mintzatu zitzaion berriro ere Lauaxetari biboteduna-. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 146. orr.
Bibotedun mardul bat agertzen zen haien buru, Ixko deitzen zioten bat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Gaur, frankismoaren garai beltzetan bezala, bibotedun faxista batek egunkariak hesten ditu, erakunde publikoak debekatzen ditu, komisaldegietan torturatzen du eta presondegiak disidentez betetzen ditu. Herria 2003-03-20
du bibotedunak (3); gazte bibotedun (3); gizon bibotedun (4); haur biboteduna (4)