Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beztidura (orobat beztitura g.er.) 1 iz jantzia.

Argiontzia aldean, eta orenari eta aldarteari zegokion beztiduraz, egin nion lehen ikustaldia zure ikasleari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 305. orr.

Emazteak eskale baten presentzia baimendu zuen, beztidura eta urrinetik beretik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Berorri egon bedi ziur ordea ez dudala morroi beztidurarik jantziko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.

2 irud/hed

Otsailera arte, pabiloiak tamalgarri iraun zuen, latz, samingarri, izotzezko beztidura jantzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

3 hil-jantzia.

Trapu haietako batzuk norbaiten gorpuarentzat beztidura bihur zitezkeela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Hildakoaren ondasunen artean beztidurarako jantzirik egokiena bilatzerakoan, traje bakarra zegoela egiaztatu ahal izan zen, eta hura, gainera, oso zarpaildua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 19. orr.

Eta burura etorri zitzaion Lilyri, hau trajedia bat da -ez beztidura, errauts eta hilatorrik, baizik ume derrigortuak, izpiritu menderatuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus