Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betikoz bereizi gara haiengandik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 13. orr.
Turin betikoz uzteko prestatzen ari nintzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 270. orr.
Kanoikada batek betikoz maingu utzi zion eskuin zangoa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 41. orr.
Kultu horrek bere herentziazko jainkotasun kolektiboa eskaintzen zuen, hemen eta orain gurtzeko, erreinatzen zuen enperadorearen pertsonan betikoz haragituriko jainko baten epifanian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.
Neska beltzaran harekin iragan gau hura ere memorioan geldituko da betikoz! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.
Nire ospea eta izena, hondatuak betikoz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
Ulertzen zuen Antjek ezin nintzela inola ere gelditu bere etxean betikoz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.
Leturiak berehala sentituko du, ordea, ezkontzea erabaki izanak askatasunaren aukera zabala desegin diola, hainbat bide baztertu duela sekula betikoz. Berria - Kultura 2004-09-03
Blidako kasernatik hurbileko jaurretxeko sotoan begiztatuak behin betikoz markatuko zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.
Etxe barnean, kiratsa lurrin bihurtu nahian isats eta garbikari guztiak hartu eta etxea behin betikoz garbitu eta ikuztera sartzeko prest daudenak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.
Behin betikoz ahaztu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.
Ni Turinen nengoen artean ere, baina maiz etortzen nintzen Erromara eta bertan behin betikoz bizitzeko prestatzen nuen neure burua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.
Hitzak burura etorri izatera, horixe esanen nion konfiantzan emakume iharrari, gauzak behin betikoz argitzearren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Lana behin betikoz txukuntzen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.
1945ean utzi baitzuen behin betikoz irakasle lana dedikazio osoaz idazle jarduteko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.
Orain gure herriaren normalizazioa eta behin betikoz bakea eta eskubideak berreskuratzeko garaia heldu da. Berria - Harian 2006-04-02
Gero, ordezkoa ezarri eta korridorera itzuli nintzen, behin betikoz gizon aritzeko prest. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.