Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artikuluaren amaieran, ikerlari haren zoritxarreko heriotzak Alemaniako literaturan eta historiagintzan uzten zuen hutsune beteezinaz mintzatzen zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.
Laguntza guztiak ere eskas gertatzen zitzaizkion, hain baitzen beteezina Sergiok utzi zion hutsunea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.
Asmo beteezinak, lagun maitea: nire buruari ukatu nahi dizkiodan plazerak sutsuago baitatozkit gogora, eta egiaztatu dut, ni bezala haragikeriarako jaioa izanez gero, alferrikakoa dela hesiak jarri nahi izatea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.
Jaunaren aginduak ez dira beteezinak. Elizen arteko biblia Dt 30,11 tit
Nostalgia berdina, esperantza zurrunbilotsu berdinak, irrika beteezin berdinak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.