Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horiek aho betean baina derrigorrean bota beharreko kunplimendu ezdeusak dira, gezur zuriak, ezer ez esatea adinakoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.
Jendeak aho betean iraintzen nau, masailakoz betetzen. Elizen arteko biblia Jb 16,10
Aho betean emango dizkiot eskerrak Jaunari, jendetzaren erdian goretsiko dut. Elizen arteko biblia Sal 109,30
Arnasa ere ezin du aho-betean hartu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Françoisek, ausart, zakilaren eremua ferekatu zion, mihia aho betean zintzurreraino sakatzen ziola.Pasatu nintzen -onartu zuen aho betean On Camillok. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 20. orr.
Barre eta negar ahoa betean egiten duten horietakoa. «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
Clairek ikuskatzaile berria gizon ona zela esaten zuen aho betean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.
Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau. Elizen arteko biblia 2 Ko 9,9
Garbi zegoen Mendebaldeko europar klase ertainarentzat ezinezkoa zela, Ipar Amerikako klase ertainari jarraituz, langile-klaseari esku betean eskaintzea bi gauza erakargarriok: klase ertainaren bizi-maila eta norberaren gurariak asetzeko aukera-ugaritasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
-Hauxe da nik nahi nuen dantzaldia, postariaren seme, ileetan bitxiloreak dituzun mutila -esan zion neskatxak mutilaren ilea esku betean igurzten zuela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.
aho betean (19); ahoa betean (5)
esku betean (3)