Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikasle handienekin Lukrezio lantzen nuen eta miresten betan poeta eta pentsalari zen idazlea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 52. orr.
Denak betan heldu dira, bazter guziak denak beteak-eta gero denak nardatuak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 148. orr.
Ez dira seiak betan usu idekiak izaiten bixtan da. Herria 2005-09-08
Hil zen gizona urte bat barne eta hogoitahamabi haurrek ikasgelako aulkietan nigar egin genuen denek betan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 26. orr.
Emozio handiko mementoa, denek betan kantatzen dugularik bakotxak bere hitzkuntzan Lurdeko Ave Maria.Pantxoa eta Peioren kantuen hitzak errexki ateratzen baitziren entzule eta ikusleen ezpainetarik, kantariekin betan. Herria 2001-02-22
Iragan uztailaren 31an, departamendu-buru eta herriko hautetsiekin betan, irisartarrek bisitatu ahal izan zituzten Ospitaleko gela berriak. Herria 2002-09-19
Hiru intriga horiek betan eramatea zuen zailtasun bakarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.
Jondoni Joane eta Jondoni Petri dira beraz betan ospatuko 2 herri hauetan. Herria 2005-06-23
Ezker, jarririk, emazteak: ez dira beti denak betan mintzo. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.
Batzuetan biak betan han gaude. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.
Aurten Arrosako festibala eta Aiherrako bestak betan gertaturik ere, gure gaztek programa edo egitarau eder bat sutik ezarri dute halere. Herria 2001-06-28
Nik, bapatean, ene buruari eta betan gizonari galdera: Non gara hemen? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Urrats ezti eta neurtuan zein maite dudan ibiltzea, kargarik ez banu bezala, gorputzak baitaki zer nola egin, izter eta zangoen giharriak berotuz doazela, tentsio gogor eta betan malgu batean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Sartu orduko, intuizio batek hartu nau hemen, gauzak eta jendeak harreman tinko eta betan laxo batean daude. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.
Elizaren botere naturaz gaindikoa, alabaina, dena batean eta betan naturaz gaindiko moldean hasirik eta Aita Sainduarekin oso-osoan agerturik, hortik aitzinatu da patriarken eta primatuen, artzapezpikuen, apezpikuen bitartez helduz xeheenetaraino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Beheko lurbira herio bezain mutu, ostots ikaragarriak duela betan ortzia urratzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Janamari Arhancet Xalbatenekoak utzi du bet betan mundu hau 72 urtetan. Herria 2002-10-10
Azkena bera ere, ondikotz halako batean bet-betan jiratu ez bazina, aise emanen zenidakeen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 287. orr.
Gero, zuhaiztia zeharkaturik, bet-betan kausitu zuen bere burua oihaneko tenplu narearen erdian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Baina, bet-betan, hor non argazki madarikatuaren oinak izena jarri dion nik hilik erortzen ikusi nuen gizonari: Abel. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 88. orr.
Argi gardenaren iturri oparoak ere, eguzki etertarrak, ortzia etengabe distira berriz irrigatzen eta argia bet-betan argi-berritzen du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.
1971an, nagusiek -kanpotiarrak- bet-betan hetsi zuten lantegia, orduko 15 luhusoar langileak egunetik biharamunerat ogibiderik gabe utziz. Herria 2002-08-08
Ia bet-betan ulertu nuen: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.
Nafarroako gerla 1839an finitu zen, bet-betan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.
Gezurra! Zeren bet betan inglesa erabiltzen duenari ez dute holakorik erranen. Herria 2005-06-30
Gezurra zela esan nion parrokoari bet-betan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.