Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren filologia den ongi irakurtzeko eta aditzeko artea: eginak eta gertakariak irakurtzea interpretazio jakin batekin bestelakotu gabe, garbiegi ulertu beharraren bortxaz zuhurtasuna eta pazientzia galdu gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
Kasu honetan, kontzeptua bere hartan atxiki bada ere, erlazioa bi modutara aldatu da: adierazlea, haren alderdi materialean ez ezik, haren gramatika forman ere bestelakotu da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.
Mende honetan zehar, hala ere, zientzia, zientzia esperimentala behinik behin, bestelakotu egin da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.
Zer sentitzen du aita batek, ama batek, bizitzaren ordena logikoa bestelakotu egin dela ikustean, semea hil eta beraiek bizirik daudela ikustean? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.
Jusuf bestelakoturik zegoen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.
Kanpoko ekarpen horiek bestelakoturik, mozorroturik, sartu behar izaten dira gehienetan, gizarte jasotzaileak onar ditzan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.
Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk; esate baterako, bakterioaren bizitza eta ugalketarako ezinbesteko ziren funtzio asko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.
Alkoholak zeharo bestelakotzen duela jendea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.
Hain hala eraberritu zuten gizarte guztia, bazirudien arragoren batean pasarazita erabat bestelakoturik atera zutela. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.
Otorduak gauza delikatu eta ezustekoz osatuak ziren, eta sukaldariek etengabe bestelakotzen zuten janarien arkitektura. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.
Hedabideen jabeak aldatzea eta mezua bestelakotzea ez da aski Bestelako Komunikazioa lortzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Asun Garikano bestelakotuek, gontzetarik jalgiek, daukate liluraturik eta harrapaturik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.