Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besomotz (orobat beso-motz g.er. beso motz g.er. eta besamotz) 1 izond/iz besoa edo eskua falta duena.

Ea ba ote zekien non zen marinel espainiar besamotz hura, mairuen artean preso egondakoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 223. orr.

Zurezko husar besomotz eta sudur gabe batekin jolasean ari ziren biak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Laster, hona Erdi Aroko urkabea, pilare eder bat, kurutze besomotz bat dirudiena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Lacoste markako niki besomotz berde argi bat zeraman; galtzak, arraiaz lisatuak eta beixak ziren; oinetakoak, sandalia soil batzuk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 420. orr.

Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela.  Elizen arteko biblia   Mt 15,30

Eman diren eskolak besomotz baten atzamarrekin zenbatu daitezke.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Besamotz izateak adoretu eta bultzatu egiten baitzuen pisu handiagoak garraiatzera, kikildu beharrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.

Errukarriak era txarrean datoz, zauriei odola dariela, oihuka eta aieneka, esku gabeko besamotz ez gutxi, edo ankerki belarrigabetuak, edo sudurrik gabe, horixe da-ta errege portugaldarrak aurretik bidaltzen duen gaztigua Mairuen eskuetan preso zegoen idazle espainiar bat, izenik gogoan ez zuen besamotz bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

2 (izenlagun gisa)

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Herren utzi ninduen, ikusten duzuenez, eta besamotz nahi baduzue.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 110. orr.

Gurutze asko jausirik zeuden; hileta estatuak besamotz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

· irud/hed Gehienbat aitzinean indartu dela aipatu dugu, baina gibeleko lerroa ez dute besamotz utzi.  Berria - Kirola   2004-08-17

3 (hitz elkartuetan)

Uko egiten nion oraindik nire besamotz izaerari, nolabait.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus