Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besarte iz bularraren eta besoen artean gertatzen den bitartea, eskuarki babesgunetzat hartua. ik beso 19. • (-n atzizkiarekin)

Maite zuen emakumea besartean zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

-Txikitxo, txikitxo; ez dizute minik eman? -bere besartean estututa zeukan Ruche jaunak Max-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Halako batean aurrerantz makurtu, eta besartean ezkutatu du burua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Besartean, estu hartuta, katu gorrixka handi bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Diruen kutxa besartean sendo atxiki zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus