Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

besakada (orobat besokada g.er.) 1 iz beso higidura bizkorra, adibidez igerian, edo harri bat botatzeko, egiten dena.

Aintziraren bertze muturreraino egin du, crawl estiloan, eta abiapuntura itzuli da, besakadak geldiarazi gabe.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Bazirudien Jenkyn jaunak igeri joan nahi zuela Eversley Roaden behera, besakada handiak egiten baitzituen airean, danbatekoak jotzen zituen oinekin lurrean, eta herrenka hasi zen gero, sorbalda bat bestea baino gehiago altxatuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Lau besokada aurrera eta beste lau atzera besterik ezin zen egin, tokia txikia baitzen, eta uda izan arren ura hotz-hotza ateratzen zen gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.

Murgil luzea egiten genuen geure zanbuilaren uberatik joan ahala urrun azaleratzeko eta, begietan itsatsi ilea zakur bustien moduan astindu ondoren hiru lau besakada nagi emanda berriro urpera jotzen genuelarik, sakonago ilunago itoago saiatzen ginen, inork ikusiko ez gintuen munduren batera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

Igerileku baten luzera tikik gabe egin zezakeen igerian, besakada berdin eta erritmikoz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Baietz zugana iritsi hamar besakadatan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.

2 zerbaitetik besoen artean hartzen den kopurua. ik besaldi.

Goizero-goizero, aldirietako ortuzainei erositako hainbat besakada lore izaten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Paulok ere bildu zuen besakada bat abar ihar, eta, sutara botatzean, sugegorri bat eskuan itsatsi zitzaion, berotik ihesi.  Elizen arteko biblia   Eg 28,3

Hesiaren gainetik pasatuz, enbor zati pare bat edo besakada bat egur uztera hango piloan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.

Belaunen gainean besakada bat postal eta argazki utzi diot: Espainia eta Maroko espainiarra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Oherako nahikoa da besokada bat lasto, edo belar ziztrin batzuk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.

Florentek besakada handi bat perrexil aurkitu zuen azkenik, gurdiaren hondo-hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Praxkuk besakada batzuk zotz lehor bota zituen tximiniara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Felixek bazka-besakadak erauzi ditu, burua estaltzeraino, eta mordoka irenstearen imintzioa egin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Huraxe zeharkatzen ari zen Tabira, eta orduantxe azaldu zen Fionn mendi aldetik, egur besakada bat zekarrela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.

Ez du egiten harekin igitariak eskutadarik, ez biltzaileak besakadarik.  Elizen arteko biblia   Sal 129,7

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besakada bat egur (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus