Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertso-udalekuak antolatzen dira, ume eta gazte bertsozaleen topagune. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.
Abade bertsozaleak (Don Juan txikia, Joxe Mari Aranalde...). Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 140. orr.
Erdaldunen ¡Vaya, vaya! esanerari, auskalo noiztik nora, Azak eta urdaya! erantsi izan dio euskaldunon gogo bertsozaleak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Egun handia Arabako bertsolari eta bertsozaleentzat. Berria - Kultura 2004-04-27
Bertsolariok, eta bertsozaleek ere bai hein handi batean, beti izan dugu kontzientzia hori zainetaraino txertatua. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.
Azken 15 urteotan bertsolaritza kolektibo bezala gidatu duten bertsolari, bertsozale eta antolatzaile belaunaldi batek garatu duten estrategia soziokulturalaren emaitza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.
Euskal hiztunen %15ak oso bertsozaletzat du bere burua, %35ak bertsozaletzat eta beste %28ak nolabaiteko zaletasuna duela adierazten du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.
Bertsolaritza soilik bertsozaleon gauza ez dela agertzen du inkestak. Berria - Kultura 2006-04-29
Adiskideari, bertsozalea ez izaki, bete-lanak, eder-lanak eta hizkuntz-jolasak ez zaizkio axola. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.
Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.
Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna, hilaren 8an Larrabetzun. Berria - Kultura 2006-04-05
Nafarroaren kasuan ez al da interesgarria helduen bertso eskolak serioski dinamizatzea, bertsolari, bertsozale aditu, gai-emaile, epaile berrien habia izan daitezen? Berria - Kultura 2006-03-25
Leintz bailaran, Zumaian, Santutxun... etxanoarraren eraginez eta bertsozale itsuen lanaren poderioz, ordurarte inork burutan ez zeukana jarri zen abian. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 149. orr.
Zenbat eta bertsozale kualifikatuagoa izan, eragina zabalagoa izango da bere inguruan. Berria - Kultura 2006-03-25
Ohiko bertsozaleak badaki zer dagoen, zer eskaintzen duen telebistak. Berria - Kultura 2006-02-04
Sumatu al duzu bertsozale belaunaldi berririk? Berria - Kultura 2006-04-22
Bertsozale zerrenda oso bat ere bagenuela, plazan kantatzeko prest ez dagoena, baina saioak jarraitzen dituena. Berria - Kultura 2006-04-08
Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, biltze eta artxibatze lan etengabean dihardu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.
Bertsozale Elkarteak arrisku-apustu gehiago ere egin izan du. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 159. orr.
D ereduko DBHn ahozkotasuna lantzeko metodo bat garatu dugu urteotan Euskal Herriko Bertsozale Elkartean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.
arabako bertsozale elkartea (3); bertsozale elkartea (31); bertsozale elkartea sortu (3); bertsozale elkarteak (72); bertsozale elkartean (10); bertsozale elkartearekin (3); bertsozale elkartearen (27); bertsozale elkartearen lana (3); bertsozale elkarteari (4); bertsozale elkarteko (27); bertsozale elkarteko lehendakaria (3); bertsozale elkarteko lehendakariak (6); bertsozale elkarteko transmisio (3); bertsozale eta bertsolari (3); bertsozale gazteek (3); bertsozale gazteen (6); bertsozale gazteen eguna (4); euskal herriko bertsozale (20); herriko bertsozale elkartea (4); herriko bertsozale elkarteak (7); herriko bertsozale elkarteko (5); nafarroako bertsozale elkarteak (9); nafarroako bertsozale elkarteko (3)