Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabost bertsio egin ditugu azken gidoia idatzi arte. Berria - Kultura 2006-05-09
Ondorengo mendeetan zehar, Vitruvioren jatorrizko testuaren hainbat bertsio egin zituzten latinez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.
Lehen bertsioa itzulpen moderno askoren iturri izan den Sacrum Commercium Sancti Francisci cum Domina Paupertate (Quaracchi, 1929) edizio kritikoari jarraituz egin da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.
Gaia jorratu duzu eta azken bertsioa, aurkeztuko duzuna, idaztera zoaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.
Erromatar zuzenbidearen bertsio bat "hartu" zen aro modernoko Holanda, Eskozia eta Hego Afrikan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.
Bat baino gehiago dira Euskal Herrian girotutako elezahar honen bertsioak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 201. orr.
Beste bertsio bat paratu zuen, laburtua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.
McLaren izan da aurten denboraldi erdian autoaren B bertsioa aurkezteko moda ireki duena. Berria - Kirola 2004-06-20
Messenger mezularitza programak ICQri nagusitasuna kendu dio, Windows Mediak Real Player-i, orain Google-ren bertsioa egin nahi dute. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Sasser-en azken bertsioek Windows 2000ri eta XPri erasotzeaz gain, Windows Server 2003ren aurka ere egiten dute. Berria - Gaiak 2004-05-09
Martxoaren 11n PDF bertsioak egin genituen, eta zirkulazio izugarria izan zuten. Berria - Gaiak 2004-09-26
Frankenstein doktorearen bertsio berritua balitz bezala, Barriek munstroa sortu eta munstroak Barrieren izaera iluna elikatu zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.
Esan nahi da klasismoaren bertsio larri bat nozitu genuela guk, arrazismoaren atariraino ere iristen zena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
Emakumea makinaren kontra: xake-txapeldunek ordenagailuaren kontra egiten zituzten borrokaldi heroikoen bertsio light moduko bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.
Agintariek beren babes osoa eman zioten mugaz gaindiko lehiakortasuna sustatzeko lege proiektuari; hau, haatik, jatorrizkoaren bertsio leundua da. Berria - Mundua 2006-03-25
Galdera light horrek bertsio heavy bat du, banakako planotik orokorrera pasatzean mamitzen dena: Zergatik idazten dute euskaraz euskal idazleek, ezpada argitaratzeko erraztasunagatik? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 60. orr.
Helenismoaren plutarkar bertsioa zabaldu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.
Determinismo teknologikoaren bertsiorik gogorrenetan, gainera, teknologia hartzen da gizartearen konposizioa eta egituraketa-moduak determinatzen dituen faktore nagusitzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.
Zeren eta Mendebalde modernoak bere kultur ondarearen bertsio sekularra fabrikatu baitzuen, erlijioa baztertuta uzten zuelarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.
Neomerkantilismo hori -Machiavelli eta Hobbesez geroztik kontinente zaharrean nagusitu zen errealismo politikoaren bertsio ekonomikoa-, [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.
Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.
Valentín Esterlich, Bartzelonako idazle iluna, existitu egin zen, eta La asesina ilustrada-ren bertsio apokrifo hura izan omen zen bere azkeneko lana. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 134. orr.
Eric Lennebergek, Israel Schefflerrek, eta Yehoshua Bar-Hillelek eskuizkribuaren hasierako bertsioak irakurri dituzte. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 27. orr.
Badaude software librearen lizentzia batzuk aldatutako bertsio pribatiboak onartzen dituztenak. Berria - Gaiak 2004-04-30
Bigarren atalean, berriz, Mussorgskiren Erakusketa baterako koadroak obraren gainean Ravelek egindako bertsioa jo behar zuen orkestrak. Berria - Kultura 2004-05-14
Dausgaard maisuak beste bertsio bat eman zuen, antzinako musika egiten duten taldeen bidetik. Berria - Kultura 2004-01-16
Tenpoak nahiko bizkorrak markatu zituen eta puntu batzuetan Beethovenen musikaren bortiztasuna (bertsio askotan leuntzen dena) areagotu zuen. Berria - Kultura 2004-01-16
Bertsioa & doinua: Joan Manuel Serrat . Herria 2004-06-10
Baila srta? lan berrian hiru kantu propio eta sei bertsio bildu ditu. Berria - Kultura 2006-03-30
Giant Sanden azken diskoa bertsioena da. Berria - Kultura 2004-05-09
"Furra Furra", ez Oskorrirenean, baizik eta S.A.ren bertsioan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.
Filma oso ondo egina dagoela iruditu zitzaidan, arrakasta handia izan zuen; badakit bertsio batekin kexu ez den idazle bakanetarikoa izango naizela. Berria - Kultura 2004-06-09
Casablanca historiara pasatu den filmaren euskal bertsioa egin du Xabier Mendigurenek. Berria - Kultura 2004-02-07
· Romeo eta Julieta baletaren kontzertu bertsioa eskaini zuen atzo. Berria - Kultura 2004-08-31
Jatorrizkoaren bigarren eta hirugarren ekitaldiak bertsio laburtuaren bigarrenean elkartuta daude. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.
The Swimming Pools taldearen Young man upon the water izeneko kantu haren zuzeneko bertsio indartsua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Konpainia berak Zisneen Aintzira-ren bertsio birmoldatu bat ere ematekoa du larunbatean. Berria - Kultura 2006-05-10
Maîtreak My Old Kentucky Home kantaren bertsio bikain bat eskaini zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.
'Casse-Noisette' ikuskizunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du gaur eta bihar Biarritz Balletak Abestiaren hitza nabarmenduko zuen bertsio akustikoagoa egin nahi nuen. Berria - Kultura 2004-08-12
Musika erabat klasiko honen bertsio interesgarria egin zuten, musikaren aukera guztiak erabiliz. Berria - Kultura 2004-01-16
Obraren antzerki zuzendariak, Christoph Schlingensiefek, Wagnerren obraren bertsio «guztiz pertsonala» izango dela agindu du. Berria - Kultura 2004-07-25
Litekeena da gertaera hauen ohiko eszenatokiak, batez ere bere bertsio zinematografikoek, pertsona arrunta heroi bihurtzen ahal duten gorespen hau sustatzen laguntzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.
Prokofiev-en lan honen bertsio berezia entzuteko aukera izan genuen astelehen arratsez; bertsio intelijentea, latza eta disdiratsua. Berria - Kultura 2004-09-01
Nazioarteko hainbat artistaren bertsio hautatuak eskaini zituzten. Berria - Kultura 2006-01-19
Lan izugarria izango litzateke guk nahi dugun mailako aktoreak lortzea euskarazko bertsioa egiteko. Berria - Kultura 2006-02-22
Gaztelaniazko bi bertsio ezagutu ahal izan ditut Hamletenak: lehendabizi, ikasle nintzela, Moratín-ek egindakoa, eta, askoz ere geroago, José María Valverderena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.
Sei urte nituenean buruz nekizkien Dostoievskiren nobela gehienak, errusierazko bertsioan edo galegozko itzulpenean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 54. orr.
Jatorrizko hitzaldia neerlanderaz idatzita dagoela eta ni espainiar itzulpenaz baliatzen naizela, zeinak, berriz, frantziar bertsioa erabiltzen baitu. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 190. orr.
Plinioren lehenbiziko ingeles bertsioaren, Philemon Holland-enaren, ale bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
1582. urtean argitaratu zen Alcalá de Henaresen gaztelaniazko lehenengo bertsioa, Miguel de Urreak egindakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.
EHUren Argitalpen Zerbitzuak argitaratua da euskarazko bertsioa, 1999an. Cosmopolitan aldizkariaren euskal bertsioa egiteko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 334. orr.
Paul Samuelson ekonomilari eta Nobel sariaren Economics eskuliburu ospetsuaren gaztelaniako bertsiotik itzulitakoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.
Hemen dago gertaeren bertsioa, orduko parrokoaren arabera. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 85. orr.
Alkateak emandako bertsioaren arabera, gazteak bizi ziren etxebizitzan zeuden hiru berogailuetako batean hasi zen sua. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Errusiako agintariek atentatuaren hipotesia alboratu nahi izan dute FSB zerbitzu sekretuetako (KGB ohia) eledun batek bertsio hori baieztatzeko frogarik ez zegoela adierazi ostean. Berria - Mundua 2004-08-27
Ripodasen pistola Urtxipia hil zuen bera izateak Soriaren bertsioa indartuko zian: lagun bat hil baldin bazuen, zergatik ez bi gehiago? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.
Lekuko fidagarrien bertsio baten arabera, koma etilikoaren lausoak jota eraman zuten erietxera, eta han hil zen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Janek kontatu zigun bertsioa honela izan zen: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.
Espainiako Barne Ministerioaren bertsioa, eta CEAR elkarteko Javier Galparsoro abokatuaren eta SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranen salaketa. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 35. orr.
Hurrengo eguna argitu eta batera, gertaeren lehen bertsioa eman zen: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 87. orr.
Zurrumurrua egiatik hurbilago dagoela bertsio ofiziala baino. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.
Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.
Ikuspegi horren bertsio arrunt eta xinpleenaren arabera, herrialde txiroen egoeraren zergatia erraz asko laburbil daiteke: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.
Hori da zure bertsioa, ez da gezurra izango, baina zure bertsioa da. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.
Jatorrizko bertsioa, eta Annek berak laburtu eta zuzendua, oinarritzat harturik, beste bertsio bat paratu zuen, laburtua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.
Jatorrizko bertsioa euskarazkoa da, eta ondoren katalanera eta gaztelaniara itzuliko dute. Berria - Kultura 2006-01-27
Film guztiak jatorrizko bertsioan eta azpitituloekin eskaintzen dira New Yorken. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 57. orr.
Jatorrizko bertsioan, Rule Britannia! ia inork ez du Erdi Aroko Genji monogatari jatorrizko bertsioan irakurtzen, baizik eta japoniera modernora itzulita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.
Mary Annek istorioaren jatorrizko bertsioa kontatu behar izan du azkenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.
Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin ala bikoiztuta? Berria - Kultura 2004-09-25
Filma jatorrizko bertsioan, frantsesez, emango dute euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin. Berria - Kultura 2004-06-09
abestiaren bertsio (4); beraren bertsio (3); bere bertsio (4)
bertsio agertu dira (3); bertsio asko (3); bertsio askotan (3); bertsio bakarra (4); bertsio bana (6); bertsio bat (48); bertsio bat da (3); bertsio bat eman (3); bertsio batean (3); bertsio batzuk (4); bertsio berezia (3); bertsio berri (6); bertsio berri bat (3); bertsio berria (8); bertsio berriak (3); bertsio berrian (4); bertsio berritua (3); bertsio bikaina (3); bertsio desberdinak (3); bertsio gaurkotua (9); bertsio gutxi (3); bertsio kontrajarriak (4); bertsio laburtu (3); bertsio laburtua (4); bertsio ofizial (3); bertsio ofiziala (33); bertsio ofiziala zalantzan (6); bertsio ofizialak (13); bertsio ofizialak dio (3); bertsio ofizialaren (14); bertsio ofizialaren arabera (10); bertsio ofizialek (3); bertsio ofizialen (3); bertsio osoa (3)
beste bertsio (27); beste bertsio bat (17); bi bertsio (9); buruzko bertsio (6); buruzko bertsio ofiziala (4); egin zuen bertsio (3); euskarazko bertsio (6); ezagunaren bertsio (3); filmen bertsio (3); gaztelaniazko bertsio (3); gertaeren bertsio (5); hainbat bertsio (3); hiru bertsio (4); horren bertsio (8); kantuaren bertsio (3); kantuen bertsio (3); lau bertsio (9); lau bertsio agertu (3); liburuaren bertsio (3); obraren bertsio (5); obraren bertsio gaurkotua (3); zenbait bertsio (3); zuzendariak bertsio (4)
azken bertsioa (4); benetako bertsioa (5); bere bertsioa (12); bere bertsioa eman (3); beren bertsioa (6)
bertsioa argitaratu (3); bertsioa aurkeztu (4); bertsioa berresten (5); bertsioa berresten duten (3); bertsioa berretsi (4); bertsioa da (11); bertsioa dela (3); bertsioa egin (11); bertsioa egin du (3); bertsioa egin dute (4); bertsioa egitea (3); bertsioa egiteko (4); bertsioa eman (11); bertsioa eman zuen (4); bertsioa emateko (3); bertsioa entzun (4); bertsioa ere (13); bertsioa eskaini (3); bertsioa gezurtatu (4); bertsioa gezurtatu dute (3); bertsioa hobetsi (3); bertsioa ikusi (3); bertsioa izango (4); bertsioa zalantzan jarri (4)
bestelako bertsioa (4); bigarren bertsioa (6); emandako bertsioa (12); erdarazko bertsioa (3); euskal bertsioa (6); euskarazko bertsioa (36); frantses bertsioa (3); frantsesezko bertsioa (3); gaztelaniazko bertsioa (21); gaztelerazko bertsioa (14); gobernuaren bertsioa (4); guardia zibilen bertsioa (3); gure bertsioa (3); herrizaingo sailaren bertsioa (3); hirugarren bertsioa (3); ingelesezko bertsioa (9); jatorrizko bertsioa (18); katalanezko bertsioa (4); lehen bertsioa (10); lehenengo bertsioa (3); liburuaren euskarazko bertsioa (3); sailaren bertsioa (5); zibilen bertsioa (3); zibilen bertsioa berresten (3); zure bertsioa (4)
abestien bertsioak (3); bertsioak dira (5); bi bertsioak (3); euskarazko bertsioak (7); gaztelaniazko bertsioak (3); jatorrizko bertsioak (4); kantuen bertsioak (3)
bertsioan emango (3); euskarazko bertsioan (10); gaztelaniazko bertsioan (8); jatorrizko bertsioan (33); kontzertu bertsioan (4)
bertsioaren arabera (8); bertsioaren berri (3); emandako bertsioaren (4); euskarazko bertsioaren (3); gaztelaniazko bertsioaren (4)
bertsioari eutsi (5)
bi bertsioen (3)
bertsioetako bat (3)
bi bertsioetan (3)
bertsioren bat (3)