Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bai gauza ederra litzatekeela iraultza bat -esaten zion Andresek etxekoandreari-, ez hizlarien eta berriketari miserableen iraultza, egiazko iraultza bat baizik! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.
Horra nola, Estatuaren giderrak eskuratuz geroz, Frantziako burgesiak, XIX. mendean barna, antolatu zuen, ehun urte geroago berriketari batek erran zuen bezala, Paris et le désert français, "Paris eta frantses basamortua". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.
Australian berriketari dabilen Madrilgo gizon bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.
Geroxago berriketariak beste afera bati lotu ziren. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.
Iguzki alde hurbileko gora beherak ere aipatu ditu Bush presidentak berriketarieri delarik mintzatu. Herria 2001-05-31
President-bozeri buruz, Pariseko berriketariek ainitz aipatzen dute "hirugarren gizona". Herria 2001-09-13
Hango berriketarien arabera, 40.000 jende bildu dira Salbatorez eta 60.000 biharamunean Herria 2001-05-31
Bordaleko berriketari ikasleak. Herria 2004-04-08
31 ikasle eta 3 erakasle, Bordaleko IUT-ko berriketari eskolakoak, aste batez Kanbon egon dira. Herria 2004-04-08
Kalte gutxien egingo lukeena erretoriko eta berriketari sail bat bihurtzea izango litzateke; txarrena, beste Mozolo eta Sagu talde bat izatea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
Molères apezpikuak dei egin du parropietan irrati-berriketariaren inguruan informazio taldetxoa munta zadin komunikazio hobe baten lortzeko. Herria 2001-07-05
Adi, ordea, zutaz isil daudenei, mutu berriketariak dira eta. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.
Ezin zuen Tellagorrik, Arkaleren tabernako berriketariak, segituan zer zen jakin gabe geratu; hala, ez bat eta ez bi azaldu zen han, Markes atzetik zuela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.