Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da txarra, gizarteak edozein aldakuntza eta berrikeria ez behingoan onartzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.
Orduan Urgelgo Artzapezpiku eta Armadako elizaburu zen Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 192. orr.
Herri edo eskualde jakin batzuetan aurkitutako berrikeriak eta bitxikeriak mendebaleko ezaugarri jator eta benetakotzat hartu zituzten XIX. mendeaz geroko gramatikalariek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.
Euskalkiaren izenean, hainbat berrikeria, hainbat bitxikeria, eta, batez ere, hainbat frantseskeria sartu dira, eta horri ere nahitaez ipini behar zaio muga. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.
Zabiltzate kontuz, berrikeria deigarri horiengatik Ordenaren edertasuna desitxura ez dezazuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.
Izan ere, atenastar guztiek eta han bizi ziren kanpotarrek azken berrikeriak entzun eta kontatuz eman ohi zuten beren denbora guztia. Elizen arteko biblia Eg 17,21