Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berraragiztatu, berraragizta, berragiztatzen du ad berriro haragiztatu. ik berraragitu.
Hementxe idatzirik utzita esateko gelditzen dena, heriotzaren ondorengo denboran, eta berraragiztaturik altxatu zen jazzaren mamu-jantzietan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 148. orr.
Gogotik egiteko lan, ekonomilari bikainak izan zitezen, bestela hil eta zigor antzera soziologo gisa berraragiztatuko zirela eta. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Jano jainkoaren irudi berraragiztatua balitz bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 44. orr.