Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deskribatu didazun lukurreru horrek, Mixeri jaunak, zenbat berraragitze ez ote ditu zoologian! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.
Ez dut berraragitzean sinesten, baina sinetsiko banu, zin egingo nuke marokoar tapiz-saltzaileren bat izan zela beste bizitzaren batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.
Bien bitartean, haren aldekoen mezuei eta bere diskurtsoari esker, indigenak eta baztertuak liluratu, eta herrialdeko sektore kontserbadoreenak kezkatzen dituen mugimendu iraultzaile baten berraragitzea dirudi, tarteka, presidentetzarako haren kanpainak. Berria - Mundua 2006-01-18
Aldian behin teoriarik xelebreenak azaltzen zizkidan, gartsu eta bero beti, gizakiaren eboluzioaz, hil osteko berraragitzeaz edo zernahitaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.