Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berpizte (orobat birpizte g.er.) 1 iz berriro piztea.

Ni berpiztea eta bizitza naiz; nigan sinesten duena, hilda gero ere, biziko da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.

Hiru Mariak hilobitik poz-ikara handiaz atera ziren, dizipuluei Kristoren berpiztearen berri eman nahiez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 177. orr.

"Nortasunaren berpizte bat": horixe nahi zuen Amyk Virgilentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Amets baten berpizte hori, ordea, ez da ordainik gabe har daitekeen salbazio-bidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

Grekoek uste zuten ezagupen oro "gogorapena" ("bilketa") zela, lehen ikasitakoaren berpizte bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.

Urte haietan folk mugimenduaren berpizte bat ari zen gertatzen unibertsitate campusetan.  Berria - Kultura   2006-04-20

Eliz sagaratzearen Mendebaldeko errito hori [...] jada ohikoa bisigodoen Espainian- israeldar erakunde baten berpiztea zen, Samuel eta Erregeak liburuetan agertzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gero arimaren berpizte lehiatsu bat eta mugitzeko ahaleginak, mugitzea lortu nuen arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Piztia asaldatuak tupustean esnatu ziren eta zapalartaka hasi ziren zeinek bere hizkuntzan metenpsikosiaren profeta handiaren berpizte handia ospatu nahi izan balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.

XI. mendeaz geroztik, Erdi Aroko jendeek biziki sumatzen zituzten gizarte-bizitzako bultzadei erantzun nahi izan zieten, eta berpizte kulturalak berekin zekartzan eskakizunei gero eta jaramon gehiago egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Adibide antzinakoak eta modernoak ematen dira, modernoetan berpizte gotikoa eta gutxi-asko desagerturiko hainbat hizkuntzak arrazoi nazionalistengatik izandako berpizte artifiziala sartzen direlarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Benetako berpizte bat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizakiaren arima, aldiz, haren gorputza hil ondoan harengandik bereizi denean, bizirik dago betiko, harengana itzultzeko lehia handi batekin, bakoitzaren edo guztien berpizte egunean itzultzeko gisan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.

Hemezortzi urte inguruko gazte eder bat ekarri zuten, hila, baina erizain batek berpizte-laguntzak ematen zizkion, jo eta su.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.

Erakutsi behar du berak historia-mota bat daramala berarekin -denboran barreiatzeko era bat, jarraitasun, egonkortasun eta berpizte era bat, garapen edo errotazio-abiadura bat- berezkoa zaiona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Integrazio-Berpizte" kutxa, 150.000 eurokoa, ahal edo ontasun guttirekin abiatzen diren enpresen kapitalaren indartzeko, baldintza errexagoetan.  Herria   2002-12-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus