Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak, eta berokuntza- eta eguraste-sistemetako aholkulariari miresgarri gertatzen zaizkio sudurraren eraginkortasuna eta ekonomia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Etxeetako berokuntzan ez da petroliorik erabiliko 2020. urterako. Berria - Harian 2006-02-18
Enplegu bulegoan segituan postu bat eman zioten berokuntzako galdarak mantentzeko lanetan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.
Ordutegia labur eta irrazionala zen; argiztapena eskasa; aurkibideetan desordena nagusi; neguan, inolako berokuntzarik ez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.
Enplegu bulegoan segituan postu bat eman zioten berokuntzako galdarak mantentzeko lanetan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.
Etxeko sukaldeetan eta berokuntzarako erabiltzen diren suek osasun arazo larriak eragiten dituztela ohartarazi du Osasunerako Mundu Erakundeak. Berria - Gaiak 2006-05-09
Labe baten edo berokuntza zentral baten termostatoa erraz egokitzen da, baina gizakien termostatoan ez dago eskua sartzerik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.
Jantzirik, etxerik eta berokuntza artifizialik ez zen garaietan, 21 °C inguruko batez besteko tenperatura zuten eskualdeetan sortu ziren lehenengo zibilizazioak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Han inguruko kafetegi batean eseri nintzen, beirazko aterpea eta izpi infragorrizko berokuntza zeuzkan batean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
Hura bezalako itsasontzi baten makina-aretoak lantegi ongi antolatu baten neurria dauka, batez ere diesel-motor handientzako egokitua, gehi argindar, ur-berokuntza eta aireztapen-instalazioak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.