Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bermut (orobat vermut g.er. eta vermouth g.er.) 1 iz landare mikatzez urrinduriko ardoaz eraturiko edaria, eskuarki otorduen aurrean hartzen dena.

Azeitunak, bermuta, lau garagardo eta hik hartu nahi duana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

-Hiru bermut eta azeituna batzuk -agindu zion Raukinak handik gutxira azaldu zen zerbitzariari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Bermuta hartzera noa treneko kafetegira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Gero, zerbitzaria etorri zen bermuta eta uxuala ekartzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Agure kolore-gorri bat eztulka hasi da haserrearen haserreaz, neska bermuta zerbitzatzen ari zaion bitartean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Mirariz nago hemen zurekin, bermuta hartzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 45. orr.

Nire irribarrerik ederrena zuzendu diot, eta zurrut batez amaitu dut vermuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

2 (izenondoekin)

Harik eta zerbitzariak bermut doblea mahaian utzi zion artean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.

Bermut lehor bat zerbitzatu Pierre jaunari, Noilly Cinzano bat Léon jaunari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

Astegunetan nahiago izaten zuen bermut zuri sikua; jaiegun eta igandeetan, gin-tonika hartu ohi zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

Bermut berantiarrarekin ari den bikoteak ez du ezer esan nahi.  Berria - Harian   2006-03-23

3 (hitz elkartuetan)

Geratzen zitzaion bermut tanta hustu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.

Bermut botila bana besterik ez baitugu edan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 281. orr.

Ordurako bermut parea edanda ni, txolinduta nengoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus