Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beretter (31 agerraldi, 12 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 122 agerraldi; orobat bereter 11 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 67 agerraldi, eta berreter g.er.) iz meza-laguntzailea.

Rikart jaun apezpikuaren inguruan, Xipri Arbelbide gure apeza, Aita Mendiondo aihertar misionesta, Bascans apeza eta beretterrak. Garai hartan Komunionea eramaiten zuen apezak oinez, ixilik otoitzean, beretter bat aitzinean, xilintxa eskuan.  Herria   2003-09-11

Beretterraren txilinak aldiro jotzen zuen, eliztarren mugimenduak arautuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Eta beretterra, bere gurutzearekin, erretorearen ondoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 121. orr.

Apezak kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena, eta gainetik supeliza xuria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Apaiza eta beretterra, zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran, eta larru-kolore bereko hamar bat gizon-emakume baino gehiago ez segizioan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Ikusi zuen aita Michel zetorrela, estola sakratua lepotik dilindan eta kaliza eskuan, beretter jauntzia zeraman mutiko batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

2 irud/hed

Horra zergatik dei egiten dien oroz gainetik unibertsitateko bere lagun intelektualei, abertzale intelektualei bereziki, ez daitezen izan, ongi ulertu badugu, ez zaharkeriaren morroi, ez indarkeriaren beretter.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus