Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zikoizkeria, lukurreria eta xuhurkeria bezala, indibidualkeria edo berekoikeria ere nagusi dira egungo gizartean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.
Horrek mesede handia egin dio taldeari, berekoikeria hori Gummersbachen galbide izan baita askotan. Berria - Kirola 2006-02-22
Ordea, bilbotarra berekoikeriaz baino gehiago ari da agian berekoitasunaz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.
Nik uste dut zibilizazioak gehiago zor diola berekoikeriari erlijio guztiei eta utopia filantropiko guztiei baino. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.
Gizakiaren berekoikeriak gaiztotzen du gizartea, eta berekoikeria gauza natural bat da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.
Zaharrekin eta gaixoekin, berriz, ona zen, haien apetak, haien berekoikeriak ulertzen zituen, eta haien kontura barre egiten zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.
Arrastoa zapaltzea berekoikeria hutsa da. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.
Lotsatu egiten da bere pozaz, berekoikeria itsusi bat delakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.
Bien amodioaren baitan ez omen zegoen beste inorentzat lekurik, esaten zion Philek berekoikeria itsuz. Berria - Kultura 2004-05-23