Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berekoi 1 izond/iz ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena. ik neurekoi; zeurekoi. (pertsonez)

Maitale berekoiaren otoitza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 109. orr.

Izaten baitira nekazari berekoi samarrak, dena etxerako nahi luketenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Bereizketa horren arabera, klitoriko orgasmoa pertsona heldugabe eta berekoiei dagokie.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

Gehienetan Shevirev doktorea oso gizon berekoia zen, mozkorra eta libertinoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 195. orr.

Pertsona krudela eta berekoia nintzela esan zidan orduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Hanburgotik Veneziara hanka egingo baitute izeba berekoi eta gaizto batengandik ihesi.  Berria - Kultura   2004-11-10

Neska kementsua zen, lehor samarra, besteak mendean hartu zalea eta berekoia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Ezin zuen onez eraman, burgoia, berekoia, ergela, eta harroputza iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Jan bizitzaren arbolatik, izan basatiak, izan zerriak, izan berekoiak, ibili iraulka lurrean alaikiro.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Konturatu naiz, gizonak zenbat eta baikorragoak izan, are gaiztoagoak eta berekoiagoak direla.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 21. orr.

Gizona oso berekoia dela pentsatzen bada ere, dudarik gabe, baditu bere izaeran bestearen egoeraz interesatzera daramaten elementu batzuk.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Berekoiak bereari jarraitzen dio, besteen aholkuei kontra egiten.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,1

Berekoi haientzat gerra ez zen altxamendua zapaltzeko eta inbasioaren aurka egiteko borroka; haiek beren interes mehatxatuen ikuspuntutik baino ez zioten begiratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Errukirik gabeko bakardade zantarra eskaintzen duen erraldoi berekoia dirudiela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

2 (bestelakoez)

Katua oso berekoia eta hezigaitza da, zakurraren aldean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Ez ziren Parisen edozein zokotan ageri ziren begi berekoi eta zurrupari haietakoak, inguruko guztia irentsi eta trukean ezer ere ematen ez zuten begi nekagarriak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 75. orr.

Ez dago haren ahotsa baino berekoiagorik, eta ahots horrek aholku garbi, santu eta aldaezin bat ematen digu: atsegin hartzeko beti, zeren kontura inporta gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna, bere nahi hori besterik ikusten eta errespetatzen ez duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

Ezin esan jarrera berekoia eta matxista duelako denik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 193. orr.

Gizakiaren jokabide berekoian oinarritzen den zientzia bihurtu du ekonomia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Haurren setakeria berekoiaz, taula aitzinera eraman nuen ama eta zehatz-mehatz azaldu nion zertan zetzan ganbitoaren estrategia bikaina.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

Lekutan gelditzen da horien diskurtsotik, David Lechek jasotako Erithacus rubecula haren izakera berekoi eta oldarkorra, lekutan gelditzen denez! estatu partikularraren interes berekoia ote zen, ala mundu helenikoaren ongizate komunerako ote zen Inperioa Graxiren soan ere, menturaz, hiltzearen beldur berdina pizten zen, su berekoia, baina aitaren aurrean sentimendua neurtzen saiatzen zen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 36. orr.

Ez, ez dizut lagunduko, niri ez dit inork lagundu Europa berekoi honetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

3 (beste izenondo batekin)

Berekoi hutsak direnekin baizik ez nikek traturik izan nahi, berekoi erabatekoak, eta ez jende sentimental horrekin, begiak malkotan halaxe esaten ditek-eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

Berekoi jasanezina.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

4 (adizlagun gisa)

Urriztimoltxo horrek, basaurritza batez ere familika, beti moltxoka hazten dela, erakutsi izan dit, eta oso nekez haritza edo pagoa bezala, hondo bakarretik berekoi tentetu eta harroturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

Lehiakortasuna maite du, berekoi jokatzen du garaipena bilatzen.  Berria - Kirola   2004-07-03

Berekoi, gaizto jokatu zuen Simonik Cunegoren lidergoari bizkar emanda.  Berria - Kirola   2004-05-30

5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Eta gure amak ere maite zuen, eta, esaten zuenez, amona, bere berekoian, bularreko haur bat bezain inuxente eta tolesgabea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berekoi hutsa (3); berekoia da (4); berekoia dela (9); erraldoi berekoia (4); jarrera berekoia (3); oso berekoia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus