Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereizle (orobat berexle g.er.) 1 izond bereizten edo desberdintzen duena.

Zutabeetan zeroak ipini ondoren, barra bereizleak kendu zituen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Liburu bat zeukan beti bere gelan, bi urte lehenago irakurtzen hasia eta xingola orri-bereizlea hamalaugarren orrialdean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Ez baimenduko digulako gure ezaugarri bereizleen taula egitea eta etorkizunean izango dugun irudia zirriborratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Mundu-ekonomia kapitalistaren ezaugarri bereizleak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Herrialde horien hezkuntza-politiken ezaugarri bereizlea [...] lehen eta bigarren mailako hezkuntzari emandako garrantzian datza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Ez baimenduko digulako gure ezaugarri bereizleen taula egitea eta etorkizunean izango dugun irudia zirriborratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

2 fonologian-eta, desberdintzen duena.

Estrukturalisten azterketarako tresna fonema izan zen, baina, beren definiziorako, batik bat, fonemaren balio bereizlea azpimarratu zuten eta hitzen bereizketarako balio zuten tasunetan bildu zituzten indarrak. t-ri buruz hitz egiterakoan, oro har, T motari buruz mintza gaitezke (motak letra larriz adieraziko ditugu), i-ri buruz ari garenean I motari buruz mintzatuko gara, guztietan izaera bereizlea soilik kontuan hartuz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

Pragako Zirkulukoen erabaki izan zen FONEMA tasun bereizleen bilduma zela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.

Fonazio ekintzan elementu bereizleak hartuko ditugu kontuan soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Fonemen ezaugarri bereizleak hemen beste inon baino ageriago azalarazten dituzte hitz oihartzun hauek: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 63. orr.

Fonemen osagai bereizleak finkatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

3 ez-bereizle izond

Emakundek bat egin du Hondarribiko jaietako ekitaldi guztietan «parte-hartze ez bereizlea eta berdinzalea» pertsona eta taldeekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Winteler-ek, tasun ezinbesteko eta gehigarriak bereizten ditu bere deskribapen fonetikoetan (Pragakoen pisudun edo bereizle eta pisugabeen edo ez-bereizleen arteko bereizkuntzatik oso gertu).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezaugarri bereizleak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus