Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereizkuntza (213 agerraldi, 38 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 910 agerraldi; orobat berexkeria g.er.) 1 iz bereiztea.

Euskararen muina bat baita alde eta aldi oro, axaleko zenbait bereizkuntza baztertuz gero.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 60. orr.

Dikotomia hau oso bat datorrela irudikapenezko funtzioaren eta funtzio sinbolikoaren arteko bereizkuntzarekin; alegia, bereizkuntza hori psikologiazko terminoetara itzultze-edo bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Sinkronia eta diakronia, aspaldixko irakatsi zuen Coseriuk, ez dira hizkuntzaren mailako bereizkuntzak, metoduaren mailakoak baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Crocek erabat arbuiatzen ditu ikusmenezko arteen eta entzumenezko arteen arteko bereizkuntzak, espazioaren edo denboraren arteen artekoak, egonkortasunezko edo mugimenduzko arteen artekoak, eta horrelako bereizkuntza guztiak, eta estetika orokor bat egin daitekeela baieztatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Bereizkuntza honetan ikusmen-eremu baliagarriaren ideia mugatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Ez du eguzkiak inolako bereizkuntzarik egiten munduko gauza guztien artean; berdin tratatzen ditu denak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

Baina Jaunak bereizkuntza egingo du israeldarren eta egiptoarren abereen artean: ez da israeldarren abererik bat bera ere hilko.  Elizen arteko biblia   Ir 9,4

Horrek sortu du bereizkuntza berri bat jenden artean eta aberatsek hortaz ez dute axolarik.  Herria   2004-07-22

Estatu batek bere menpe dauzkan herri xumeen artean diskriminaziorik edo bereizkuntzarik egin baleza, hala nola, hizkuntza, sineste, ohitura edo kultura indartsuenak indartuz eta ahulenak ahulduz, orduan sor litezke arazoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bereizkuntza espirituala nola egin bikain erakusten digu gutunak, irizpide bi erabiliz: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 115. orr.

Kategoria berezietan oinarritu nahi du irudiaren erretorika, maila ikonikoaren eta maila plastikoaren artean bereizkuntza zorrotza eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Analisiaren praktikan, erabilgarri izan daiteke bereizkuntza terminologikoa kontzeptuetan zehaztasun handiagoa erdiesteko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Bikoteen frogak eta haren aldaera eta garapenek bereizkuntza fonemikoa erabakitzeko tresna bat eskaintzen digute, semantikako arazorik gabea erabat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.

Eremu artikulatorio erlatiboki txikian, bereizkuntza fonologiko garrantzitsuak gertatzen dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

· Gainera, egunero bikoizten zitzaion samina, bere kontzientziak, sentibera bai baina bereizkuntza gutxikoa, edozer huskeriagatik aitortzera behartzen baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 358. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasierako anaiartearen bereizkuntza-ariketa praktikoak ditugu aholkuak, eta betiko kristau-bizitzarako bereizkuntza-irizpide jatorrak eskaintzen dizkigute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.

Horrek berebiziko garrantzia bide du hiztunaren oharmen eta bereizkuntza gaitasunean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Gehiegizko bereizkuntza-grina arbuiatzeak ez gaitu eraman behar gauzen kokatzeak duen alderdi ona ez balioztatzera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Emakumeari eta kolektibitateari paradisua eskaini behar zaie; horrexek erakusten du zure analisi- eta bereizkuntza-ideia zergatik ez den eraginkorra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Apika esan liteke Aureliano Jainkoarekin solastatu zela eta Hark hain interes gutxi duela erlijio-bereizkuntzez, ezen Juan de Panonia zela pentsatu baitzuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Hizkuntzalari askoren iritzian bereizkuntza fonemikoa esanahi-bereizkuntzaren arabera definitu behar da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Pantailan pertzibitzen den espazioaren eta propiozepzioaren espazioaren arteko espazio-bereizkuntzaren fenomeno psikologikoa da horietan garrantzizkoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus