Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereizgarri (orobat berexgarri g.er.) 1 izond besteetatik bereizten duena.

Europakoaren aurretik izan ziren mundu-ekonomien ezaugarri bereizgarria (Mesopotamia, antzinako Mediterraneoa, Erroma, Txina, Persia), denak azkenean inperio bihurtu izana izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Espezie bateko animalietan ezaugarri komunak askoz garrantzitsuagoak dira alde bereizgarriak baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 141. orr.

Beste puntu bereizgarri batzuk ere baziren haien artean, baina ilearen moda zen liskarraren arrazoi nagusia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Gizakiaren tasun bereizgarriak jokoan sartzen diren giza jardueraren arlo ekonomikoa gobernatzen duen lege-multzoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Krotonako Alkmeonek giza aberearen ezaugarri bereizgarrien artean kokatzen du pentsamendua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Kanpo-proletalgo garaileen emaitza bereizgarria poesia epikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Itsasontzi berriaren bertute bereizgarria [...] ia mugarik gabeko denboraldian portura jo beharrik gabe itsasoan egoteko ahalmena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Kontzientziaren dohainak daukan ahalmen bereizgarria aukeratzeko askatasuna da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Mendebaldeko klase ertainaren ezaugarri psikologiko bereizgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Balioak kontzeptuei dagozkiela esaten denean, jakintzat ematen da kontzeptu hauek bereizgarriak direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 152. orr.

2 iz berezitasuna markatzen duen gauza.

kontatu zuen goiz hartan bertan bereizgarria ez zeraman judu bat bota zutela ostikoka tranbiatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Halako bereizgarriak atxikitzen dizkiote Andres Nageli aditu askok.  Berria - Kultura   2006-02-03

Bereizgarri hau dauka arrazoimen espekulatiboak bere baitan: bere ahalmena taxutu ahal eta behar duela pentsamenaren objektuak aukeratzeko duen moduaren ezberdintasunaren arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Autismoaren beste bereizgarri bat, Kannerren iritziz, "gauza beren errepikapen tematia" zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Uniformez jantzita zegoen, baina inolako bereizgarririk gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Euskalkietan diren bereizgarri asko eta asko "atzo goizekoak" direla esan nahi du horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 35. orr.

Bizkaiko sartaldeko bereizgarriei lehentasuna ematea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 120. orr.

Hots ezpain-horzkarien bereizgarria goiko hortzek beheko ezpaina ukitzeari zor zaio.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Beharrezkoa baita doktrina teorikoa bat-bateko bertsolaritzaren bereizgarrietara egokitzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Hor baitago beren izaeraren bereizgarria, alegia, objektuei lotzen zaizkiela hauen errepresentaziorako esperientziatik ezer atera gabe.Ezaugarri hau jartzen du zinemaren eta irudikapenean oinarritzen diren gainerako arteen bereizgarri gisa: zinemak oso errealitate-ilusio eraginkorra sortzen duela, denboraz eta bolumenaren ordezko onargarri batez, sakontasunaz, baliatzeko gai delako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Bizar luze eta durbanteak dira beren bereizgarriak.  Berria - Mundua   2004-06-13

Templek dioenez, zorrotzegi zaizkio sentsazioak, hori du bereizgarri beraren munduak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Apartekotasuna dute horiek bereizgarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 142. orr.

Baina beste ororen gainetik isiltasuna zen han bereizgarri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

Horiek horrela, guk honako baldintza hauek zerrendatu ditugu, gure ustez, estilo filosofikoaren bereizgarri direlakoan: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Erlijiozkotasuna baldin bazen haien zibilizazioaren bereizgarri nagusia, urruntasuna baitzen haren hurrengo bereizgarri nabaria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

Usaimen errezeptore bakoitzak badu bereizgarri txiki bat.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Ezaugarri horixe da ahoskune bereko diren txistukari mota bien arteko bereizgarri funtsezkoena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.

Nor bere bakantasunaren bereizgarri ezkutuenetara iristen eta jaisten denean, orduan lortzen du, egiazki, beste gizon-emakume askoren barnea argitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Mendebaldearen eta atzerriko gizarte-gorputz baten arteko talkak Mendebaldeko arazoetan jokatu zuen paper nagusia bereizgarri berria zen Mendebaldearen azkenaldiko historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Mutikoak irribarre egiten zuenean, eslabiarren bereizgarri nabarmen bat agertzen zitzaion ezpain-txokoetan: haur-itxurako aurpegikera eztia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Jostailuek ez zuten haien segurtasuna bermatzen duen legezko bereizgarririk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

4 (hitz elkartuetan bigarren oasagi gisa)

Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten, beren estola eta beren matrona-bereizgarriak kentzen utzi gabe eta soinean eramatera behartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Zein harro jartzen diren, okasio bereziren batean, beren kristau-bereizgarririk gabe agertzeko pribilegioa izaten badute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Estilo-bereizgarri hauez aparte, badira S. Frantziskoren idazkietan hainbat hitz eta kontzeptu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

"Arraza-oztopo" bat Indiaren bidetik kasta-bereizgarri bihurtzeko joerari aurka egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus