Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berdinzale (orobat berdintzale) izond berdintasunaren zalea.
Zuen pertsona guztiak berdinak zirela eta "demokrazia" deitzen zuten sistema berdinzale baten bidez goberna zezakeela bere patua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 126. orr.
Orduan urrikal zintezke, eta irtenbide bat eskaintzen ahal diozu gizarte berdintzale honek bere altzoan har dezan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.
Pozgarria da politikoek sentsibilitatea adieraztea gizarte aurrerakoi, berdinzale eta demokratikoaren aurrean, bertan denon eskubideak aintzat hartu eta pixkanaka hiritar guztion erabateko eta benetako berdintasunaren alde aurrera egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-09-16