Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Turkiarrak ez dira arabiarrak, ezta Kabiliako berbereak edo kurduak ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 70. orr.
Lurrikararen kalteak jasan dituen Rif eskualdean berbereak dira nagusi. Berria - Mundua 2004-02-25
Haien artean baziren pertsiarrak, juduak, berbereak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.
Kabilian, ordea, parte-hartzea ez zen %14ra heltzen, berbereek boikota egitera deitu zutelako. Berria - Mundua 2004-04-09
Ikasle eta intelektualek piztutako matxinadak eman zien bultzada handiena berbereen kultur eskakizunei. Berria - Mundua 2006-04-21
Al Hoceima nagusiki berberea da. Berria - Mundua 2004-02-25
Egun Euskal Herrian bizi diren etorkin marokoar gehienak, esate baterako, berbereak dira. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Gazte berbereak bere buruaz beste egin zuen, fibromialgia eta depresioa tratatu ezinik, eta gizarte laguntzak murrizteko gutuna jaso berritan. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Hizkuntza berberea ez da lege bidez bermatuta, eta Kabiliari dagokionez, Aljerreko aginteak ebatzi du erreferendum bat egin beharko dela tamazighta ofizial bilakatu aurretik. Berria - Mundua 2004-04-15
1999n Italiak 5.000 metraileta saldu zizkion Aljeriari, arma horiekin gizon, emakume eta haur berbereak sarraskitzen ari zirela jakin arren. Berria - Mundua 2004-01-04
Oraingoz zortzi elkartek egin dute bat erakunde berrian: argentinarrena, Ekuadorko Aproe eta Virgen del Cisne elkarteek [...] eta Cabe elkarte berbereak. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Gobernuak dialekto gisa ulertu nahi izan ditu berberea bezalako hizkuntzak eta suntsitu nahi izan dituzte. Berria - Mundua 2004-02-25