Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
CDK inhibitzaileak eta minbizia izenburuko berbaldia eskaini zuen Koffek. Berria - Gaiak 2004-11-30
Agerraldi publiko bat prestatzerakoan zer esan behar dugun bezain garrantzitsua da berbaldi horretan erabiliko ditugun argudioen hurrenkera erabakitzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.
Erretorika klasikoan berbaldiak idatziz prestatzen ziren, baina gero buruz ikasi behar izaten zen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 102. orr.
Bertsoa berbaldi bat da, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen dena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.
Arnaldo Otegik azken atxilotuak gogoan hartuz hasi zuen berbaldia. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Hortik aurrera ez zen berbaldia asko luzatu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 137. orr.
Haren ahotik ez zen, ordu arte, maketoei buruzko txintik atera; sukaldeko berbaldi likits hartan, ordea, behin baino gehiagotan ahoskatu zuen hitz hori. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 162. orr.
Bere berbaldi haietan, ordea, hitzetik hortzera botatzen ditu, etorri ahala, gogoak ematen dizkion guztiak. «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.
Besteen berbaldiak entzuteko horman belarria jartzen duten atso kuxkuxero horietako baten modura. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.
Ormaetxeak egindako berbaldian, gogora ekarri zuen hiesak herritar guztiei eragiten diela. Berria - Euskal Herria 2004-12-02
Hilabete batzuk lehenago Igorre nahiz Arratia osoa zeharkatu zuen galdera jabetu zen Idoiaz, iluntze aldeko berbaldietan lagunok sarri eginiko galdera berbera: zergatik? Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.
Ez hitz egin nahi izan berarekin parez pare, ez fidatu haren berbaldi luzeez, bere hitz-jarioaz proban jarriko baitzaitu eta irribarrez ere aztertu egingo. Elizen arteko biblia Si 13,11
Atsegin nituen haren berbaldi sutsua eta ideia iraultzaileak. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.
Berbaldi hanpatu eta luzea egin zuen egun hartan, gerrako berri gozoak eman zituen, egundoko konbateak izan zirelako eta denetan ginelako garaile. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.
Haren berbaldiek gero eta zaharkituago eta lelo-tankerakoago ematen zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.
Entzulearentzat berbaldi laburrak dira bertsoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.
Errima-sail bakoitzaren ordenamendu on batetik baino ez daiteke etor berbaldi zehatz eta arrakastatsua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.
Berak ere nekez ulertuko zuen berbaldi buru-buztanik gabe bat, horra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Ahozko berbaldiaren gainean eraikitako fikzioa da, eta ahotik ahorako horri itzultzaileak ederto eutsi dio. Berria - Kultura 2004-07-10
Sabino Arana Elkargoak itsasoaren oraina eta geroaz antolatutako berbaldi sortan. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Diskurtso-unitate zabalagoren baten osagarri denean ere, bat-bateko bertsoak ez du bere berbaldi izaera inoiz galtzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.
Aitorrek kantuan hasi aurretik pentsatu dituen berbaldi-txatalak hitzez datozen horiexek dira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 105. orr.
Medikua ere aipatua zuen berbaldi-nabar. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 141. orr.
Mediku-berbaldia ezin da etorri edozeinengandik; jardun horren balioa [...] ezin da banandu berba hori artikulatzeko eskubidea duen pertsonaz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.
Bien arteko jarduna berbalditzat har liteke: bertso-berbaldiz osatutako berbalditzat, alegia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.