Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egongelako mahai gaineko xake taulari begiratu zion, katiluan ogi zerra eder bat beratzen zuela. Berria - Kirola 2004-06-23
Bakailaoa beratzen jarri eta arratsaldean ekin zioten berriro galdeketari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Hankak errekako uretan beratzen jarri balituzte bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Pergamino haragia olioztatzen ari zen, ur epeletan beratu ondoren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.
Gogotik irabiatu, nahas-nahas egin, eta joan daitezela den-denak pixkanaka beratuz, gesalduz, urtuz eta deseginez aho-mihietako txistuarekin batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.
Ozpinetan beratutako tipula. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.
Besteek azukre uretan beratu udareak dirudite. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Parrillan erre ondoren saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.
Inguruko guztiak batera hasiko zaizkio azalpenetan, galletak kakao-esnetan beratzen utzita: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.
Nere gorputz-arimetako gogorruneak beratzeagatik edo, itsasoari kendutako uretan sartzen naiz gozoro. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.
Azazkalak beratzen eduki ditut bost orduz. Berria - Kirola 2006-05-09
Errabino bat lurrean ahuspez, bizarra odoletan beratzen jarrita balu bezala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.
Izan beza oinak beratzeko adina olio. Elizen arteko biblia Dt 33,24
Whiskiak samurki tratatu eta beratu zuen Morse andrea, harengana laguntza eske jo zuen estreinako aldian bezalatsu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Uste dut euripean beratzen jarri behar ditudala buru argi hau eta bestondo ikaragarri hau. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.
Gure amari bihotza beratzen zitzaion Mariok haurrak eramaten zizkionetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.
Nork esan behar zion berari polizia bat hainbeste beratuko zenik halako eskaintza batekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.
Eta badakit gutun honen berbek ez nautela beratuko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 105. orr.
Ez dut ulertzen zuen ahaidearen jokamoldea, ez dut ulertzen, ez du epailea beratuko horrelako jarreran segitzen badu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 220. orr.
Herritar guztiek, gizon ala emakume, beren Jainkoa hartua zuten, haren gogortasuna beratzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.
Beratzen sumatu nion gorputz zurruna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.
Hemen beratzen zituan albisteak, baba lehorrak iturriko uretan bezala, bigundu eta digeritzeko moduan egon arte. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 99. orr.
"Egoskorrak beratzeko moduko zigorra" espero zutela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Hogei antzara gari beratua jaten ari ziren etxean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.
Elikagai erabat kuzinatuak, aurre kuzinatuak, ia-ia kuzinatuak, lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.
Haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu eta birrineztatuak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Bera-bera eginda dagoen kilo bat txerri-gantza. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.
Eta, nago -jarraitu zuen, eta bera-bera egindako limoi-pusketa kikararen aurka zanpatu zuen gogotsu te-koilararekin-, [...]. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.
Horrela, zure ingurura bildu nuen eskuarki xehetu eta barreiatzen den guztia, zure ingurura bildu ere nire burua, galka-galka eta betiere bera-bera eginda. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.
Tronpetari buruz ez zuten ezer esaten, herrian denek baitzekiten sabela ardo txuriz bera-bera eginda zuenean, La Marseilleuse jotzen zuela puzkarka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.
Bera-bera egina zegoen Don Kijote; Santxok bere bizia bukatuko ote zuen beldur baitzen eta, hala, haren gehiegiaz bere gogoak betetzeke gelditu beharko ote zuen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.
beratzen jarri (4); uretan beratzen (4)