Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan Belokeko beneditarrei eskaini zien, Xiberoan predikatzen aritzeko tokiaren gainean izanen zirela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 57. orr.
Familiako baten bidez, Lazkaoko beneditarren komentuan hartu ninduten uda batez, apopilo eta ikasle. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 22. orr.
Kültüra lagüntü dü handizki, bereziki beneditarren erreforma hedatüz. Herria 2003-06-12
Azkenean beneditarren esku gelditu zen zakurren mantenua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.
Aitortzen dut, erretor izan banintz, nihaur ez nintzela sekulan ez beneditarretan, ez beste edozein frailetan sartuko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 51. orr.
Beleren bat zelakoan zegoen emakumea, / beneditar mar-marrean ari zena zen ordea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.
Bastia ondoko lekaime beneditarren San Paulo monasterioan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.
Fraide beneditarren mendetako tradizioa ikertu, sailkatu eta argitaratzea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Agirre eta Etxandi artxibozain beneditarrak atxilotuta eduki zituzten miaketek iraun zuten bitartean. Berria - Harian 2005-02-12
Eliza hau ere Subasio mendiko abadia beneditarraren mendekoa zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.
Frantziskok ez du lana ezartzen, alferkeria baztertzeko eta bertutea praktikatzeko bakarrik [...] hau da, aszesi eta Jainkoarekin elkartzeko bide bezala, beneditar tradizioak azpimarratzen zuenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.
Ehortzeta batzu izan ditu, han berean, zinez kartsu eta hunkigarriak: familiakoen inguruan hor zituen beneditar eta herritar apez andana, bai-eta herriko girixtinoz ere elizaren betea. Herria 2002-07-18
Antso Handia erregea eta Idatzeder beneditar kopiatzailea. Berria - Kultura 2004-07-27