Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

benaz 1 adlag benetan.

Benaz uste dut mugarik ez dagoela inon inorentzat, gu geu garela barnean trabak sortu eta besteengan islatzen ditugunak geure ahulezia ugariak disimulatzearren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 82. orr.

Judutarra ote da benaz? Zoragarria benaz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

Une hartan, ez nituen berriketa horiek benaz hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Sabbath-a errespetatzen eta bere erlijioa benaz hartzen zuen gizon bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.

Benaz ametsetan egon banintz bezala gertatu zait.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.

Orduantxe bereizi omen ziren, zinez eta benaz, bikiak bizitzan lehenengo aldiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.

Gutun guztiotako maitasun hitz bakoitza benaz eta zinez sentiturik esan dizudala, azken hauek esaten dizkizudan bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 134. orr.

Serioski, ni haren amoros izatean kausitzen duen bozkario erabatekoak egiaz eta benaz nau hari atxikitzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Gainerakoek barre egin zuten, benaz eta gogotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 200. orr.

2 benazko izlag

Ez baitzeuden ohiturik benazko musika entzutera, ez baitzekiten halako musika ederrik egon zitekeenik taberna eta lantokietan entzuten zen txantxetakoaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Ravel, hura bai benazko konpositorea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

Seme, ikas enegandik, adorea eta benazko irmotasuna; besterengandik, arrakasta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Hitzak indarra galtzen du benazko konpenetrazioaren aurrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

Ustekabeak eta amodioak benazko lilura sortu dute harengan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Doinu benazko eta malenkoniatsua iruditu zitzaidan halakoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Hil ala biziko saio iruditu baitzitzaion, benazko eta egiazkoa, arteak bere izaera ezkutatzeko erabiltzen duen azalkeriarik gabekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.

Horrela bada, isilune luze bat utzi ondoren, ahots baxu benazko batez esan zion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 84. orr.

Nire harridura benazkoa zen, baina hark ez zuen horrela ulertu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

"Itxura", "kanpoko itxura hutsa" eta horiek [...] askoz benazkoagoak eta bereagoak ditu emakume ustez objetuak, gizontxo ustez sujetuak bere balioa ematen edo gehitzen dioten zera horiek dituen baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Matxista ez izateko ahalegin benazkoan bizi garenok ere barru-barruan ditugu horrelako eskemak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 111. orr.

Algarak benazkoak ala asmatuak diren galdetzeke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 26. orr.

Euskararik benazkoena fikziozko telesailetakoa dela diote.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiaz eta benaz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus