Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohean etzanda, begiak ohe-zeruko belusean jarrita entzun zuen Ruche jaunak irakurraldia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.
Sekula ez dut ukitu belusik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 60. orr.
Belusezko galtzak, larruzko zapata italiarrak, zetazko atorra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Elsak belusezko gau soineko berria dauka eta ikaran dago aski handia ez ote duen izango. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.
Isilean sugi zurezko ateari bultza egin eta belusezko gela sekretua miatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 74. orr.
Hegal zabaleko kapelu bat, malba koloreko belusezkoa, naftalina-usaina zeriona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.
Zapata aho zabalak, galtza lisoak eta belusezkoak, belaunburuetaraino luze eta han hari finez itxiak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.
Frakarekin batera janzteko galtzak, jakarekin batera janzteko galtzak, galtza grisak, txalekoak -belusezko bi eta satenezko bi-, longaina eta bi frak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.
Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Belus higatuzko besaulki-ilara batera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.
Belus purpurazko errezel multzo itzela, ia gela osoa hartzen zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.
Gurdian elkar zapalduz pilatzen ziren hosto zabalek belus lodi berdezko oihal puskak ziruditen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Ez nuen berehalakoan ezagutu, traje belus gorrilunekiko harekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.
Buruan, bere greziar txano belus beltzezkoa, urrez brodatua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Haietako bat, itsua, belus-moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.
Kokotsetik belaunetaraino estaltzen zuen mando-manta zuri zabal bat, belus galtza motz oliokarak, artile zuriko azpantarrak botoi-zulo beltzekin, espartinak besterik ez oinetan. · Pariseko errebaletakoek bezala jantzia, jaka handia eta larru koloreko kotoi-belusezko galtza zabalak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.
Havelek komunismoaren amaiera ekarri zuen Belusezko Iraultza zuzendu zuen, eta, Eslovakiako buru Vladimir Meciarrekin batera, Txekoslovakiaren zatiketa sinatu zuen 1993an. Berria - Mundua 2004-04-27
Agurearen soldaduek sigi-saga egin zituzten laukiaren alde batetik bestera, belusezko segadak paratuz edo saihetsetik jo eginez. Berria - Kultura 2004-08-29
belus beltzezko (5); belus gorriminezko (3); belus gorriz (6); belus gorrizko (3)
belusezko errezel (4); belusezko iraultza (3); belusezko txapela (3)