Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beltzuri (orobat belzuri g.er.) 1 iz bekozkoa.

Hamabortz egun baditu eginahal horretan ari naizela, eta aldizka baliatu ditut hoztasuna, nahikeria, beltzuria, aharrak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.

Eta zergatik mehatxu horiek eta beltzuri hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.

Begitartea zinez mudatua zuen; zuk ikusi izan diozun aurpegiera eztia beltzuri bilakatua zuen, bertze edertasun bat emanik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Ea zertan ematen duen denbora, ea beltzuria duen bere gelariekin, bereziki hona ekarri zuenarekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 328. orr.

Harrokeria zaurituak espirituak ditu zurmintzen, hutsegiteak areagotzen, beltzuria ekartzen, herra hedarazten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

Zaude ziur, oraingoan, beltzuririk gabe mintzo natzaizula.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.

Haren bisaiak, bat-batean, beltzuritik betargirat egiten zuela eta haren ezpainek irri zuri bat erakusten zutela, erran zuen, grosierki eta deskorteski-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Baina iduri du beltzuriak eztituago direla.  Herria   2003-11-27

2 (izenondoekin)

Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

Joanttok eskuak kendu zituen, beltzuri trufari bat egin eta lekutu zen, durduzaturik eta errabian uzten zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Badakizua haserretuko naizela, eta une honetan beltzuri gogorrean naizela?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Dudarik ere ez dut egiten beltzuri doi bat hartu ez duzunik nire isilaldi luzeagatik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beltzuri kolpe gogor bat bota zidan, hain gaixtoa non jotzen ninduela senditu bainuen: ez nuen meza denbora osoan ahotik tutik ateratu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Kasu horretan, garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik, edo are gutxiago oraino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

4 (izenondo gisa)

Begiak hetsi zituen, eta komunzki hermetikoa zuen aurpegia auhen beltzuri batean bildu zitzaion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Baserri aizun tankerako etxe batean omen zegoen, eta ez omen zuen batere itxura beltzuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

· Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka, argiak itsuturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

5 (adizlagun gisa)

Bezero gehienak baino garaiagoa zen Willem, eta pianorantz begiratzen zuen beltzuri, emaztea festa-giro haren ardatza izatea ez zuela batere gogoko nabarmendurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 177. orr.

-Eta huts egin huelako hasi hintzen edaten...? -erran zion, beltzuri-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

Zer erran nahi didak horrekin? -galdegin zidan beltzuri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Beltzuri nago bederen; beraz ez natzaizu neure afera handiez mintzatuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 452. orr.

Arratsalde hartan beltzuri ediren nuen osaba, ez dorretxeko studioan, baina jauregikoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 335. orr.

-Ez dakit zer nahi duzun, baina zernahi den ere, niri bost axola -esan zuen azkenean, beltzuri jarrita, baina zertxobait adeitsuago mintzatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Neurri gabeko desordena ikusi zuenean, zarata eta zalaparta nonahi, ukabilaz mahai gaina jo, zutitu, eta beltzuri baino beltzuriago jarri zen doña Remedios.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 33. orr.

6 beltzuri egin bekozkoa zimurtu.

-Neville? -errepikatu zuen beltzuri eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Egutxik erantzitako berokia tolesten ari zen emakumeak kolorea galdu zuen, eta beltzuri eginez begiratu zion-.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

-Ikusten dut zuetariko batzuek beltzuri egiten duzuela -bota zuen aurkezleak, Ruche jaunaren keinu ezkorrari erreparaturik-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.

· Graxiren etxebizitzako leihoak hetsirik zeuden, eta beltzuri bat egin zuen, atsegabeturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.

Dena den, itxuraz neskatoak beltzuri arin bat egin zuenean, benetan bizirik zegoela adierazten zuen erantzuntzat jo zuen hori.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus