Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beltz (orobat baltz g.er.) 1 izond kolore guztien artean ilunena dena, ikatzaren kolorekoa dena.

Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Begi beltzeko neskak gortinak zabaldu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Bat-batean kapela erantzi eta bere ile beltzak astindu ditu, irribarretsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Aulki batean zanbla jesarri naiz [...] zerurantz luzatzen diren esku beltz eta gogorgunez beteen artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 209. orr.

Galeoien eta arraun ugariko itsasontzi handien flota ikusi zuten, bela beltzak haizeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Zaldizkoa kapa beltz batek estaltzen zuen zeharo.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

Brabanteko oihalez egindako kapa beltza, kapelua luze bezain mehea, txukun apainduta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Negurako belusezko soingaineko beltz bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Zapi beltz bana atera eta begiak xukatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Kameu bat, zinta beltz batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 314. orr.

Virgiliok alkandora zuria, gorbata gorria eta kapelu beltz hegal motzekoa zeramatzan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Hotza sumatu zuen eskularru beltzaren kontaktua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Doctor Marteens bota beltzak sartu zituen ohe gainean zegoen larruzko maleta laukiluzean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

Oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Euriaren azpian, aterki beltz baten babesean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.

Jose Luis Valles PSE-EEko zinegotziaren auto azpian ere kutxa beltz bat topatu zuten bere bizkartzainek, ibilgailuari itsatsita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Txakur beltz bat zegoen han, hartza bezain handia. agindu, gainera, Tiresiasi soilik eskainiko dioala ardi beltz bat, artaldeko onena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Karlos Otxotorena Leioako irakaslea omen zen, isila eta zuhurra, pantera beltz bat gau ilunean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.

Bihotzaren nahia hartara bihurtuz gero, uso zuri edo arrano beltz izan daiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Ilargi-argitan ere bila jarraitu genuen, Herbertek zopiloteekin topo egin arte, asto hil baten gainean ari zirela... garrasi egin zuen, birao ere bai, eta harrika ekin zien txoritzar beltzei, ezin eutsizko amorrazio betean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Tinko begiratzen dio kamerari betaurreko beltz eta astunen atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Feltro beltzeko kapela zeraman buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Letra beltzak dantzan zebilzkion begien aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Argazkia koaderno beltz baten barruan gorde zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.

Tristezia sakon bat sentitu nuen bular barnean hazten, lore beltz bat zabaltzen den moduan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Urrutiminez beteta bizi zen, hodei beltz bat ur beltzez bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Une berean desegin zen iluntasun beltz hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.

Pinu beltz: Kuromatsu (Pinus thunbergii).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Prestige itsasuntziak sorturiko marea beltz deitoragarriaren urtebetetzea.  Herria   2003-11-20

Zuriaren gaineko letra beltza jardun hila da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Beltzak dira hiriko urak, ustel usaina darie, Baltikoan hartutako sardinatzarraren biltegiek ubide ertzetako moiletara jotzen baitute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Baso amaigabeko ilunpe etengabea gero eta beltzagoa zen, eta bazirudien gau bihurtuko zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Namah ikatza bezain beltza zela eta amorrazioz betea ibiltzen zela beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Bi seme-alabek taekwondoko gerriko beltza dute.  Berria - Kirola   2006-01-27

Surfrider Fundazioak bandera beltza ematen die urtero ur kalitate txarra duten hondartzei.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

2 hed

Txakolin argi, txakolin gorri, ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Pinta eta erdi eskoziar whiski eta bi botila ardo beltz erosi nituen neuretzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Hala ere jatekoa ekarri zien, Baionan fama duen urdaiazpikoa, ogia eta ardo beltz Bordelekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Arrosa hostoz lurrinduriko te beltza edaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Pedrok edo Matildek, hutsik gabe, goizeko hamaiketan ekartzen didate kafe beltz bat, gozokiren bat alboan duela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 139. orr.

O'Neill-en denda atzeko gelatxoan zegoen orain, eta, aurpegi puztu ardo beltz edo haragi gorriaren koloreko harekin tabernara ematen zuen leiho txikia betetzen zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Taberna-mutilak baso bat garagardo beltz ekarri zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Garagardo beltz eta gorria eramaten zieten gizonezkoei eta gaseosa emakumezkoei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Katilu bat arroz egosi, katilu bat babarrun beltz egosi, tomate gordin zatitxoak erantsi.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Denborak aurrera egin ahala zenbait produktu desagertzen hasi ziren jakina, ogia txarragoa zen, ogi beltza deiturikoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Gutxi tratatutako ur beltzek, ongarri nitrogenatuek eta autoek sortzen dituzten gasek [...] nitrogenoa dute.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Izotz zuri jelatua, goiak argi dituztenean; izotz beltz hormatua, lainotua dutenean ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Han, harresi bertikal batean, Ate Iluna zabaltzen zen, gauaren ahutzak bezain beltz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Jose Arocena berriketariak hurbiletik segitu ditu marea beltzaren gora-beherak, Galiziaraino joanik hango emazte eta gizonen garbitze-lan beltzaren lekukotasuna zabaltzeko.  Herria   2003-11-20

3 irud

Zuria eta beltza, garbitasuna eta errua.  Berria - Kultura   2006-04-06

Zazpi gune beltz ezabatuko dituzte Nafarroako errepide saretik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Beste puntu beltz bat Perdido mendiko Escupidera da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Urte berean, bezperan gertatu zen Tous presa lehertu zeneko egun beltz hura ere: 40 hildako, desagertuak beste zenbait, eta 100.000 pertsona etxebizitzetatik atera, eta hor nonbait egokitu beharrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Ezkerraldearentzat, aspaldiko egun beltz eta tristeena da.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Gau beltz honetan argi.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Gosetea izan zen hiru urte beltz haien ondorioa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 127. orr.

Etorkizuna, beti izan dut beltza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Gero eta beltzago ikusten du etorkizuna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 54. orr.

Emazteki ero dohakabe bat kalitu zuen, Ttipi hilarazi eta guri ere emanen zigun azken beltza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.

Aitak, aldiz, atzera biderik ez duen patu beltz baten ezinbestea onartzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa; hau, itsasoko ipar-mendebal umela da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Eror gaitezen mundura, mundu beltz, ustel eta ziztrin honetara: ez dago ezer berririk asmatzerik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.

Bere pesimismoari umore beltza baino areago, ironia iluna eransten zion gero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Kontu guztia umore beltzeko kakazte horietako batekin amaitu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Gertatzear zegoena jakin bagenu, ez genukeen umore beltzik erabiliko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 37. orr.

Satanismoa eta posesio diabolikoak, Magia zuria/Magia beltza, Sorginkeria gaur eta abar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Giro beltz hartan, argi gorria zuten artean lanparek, eta ibaiaren beste aldean Lau Auzitegien jauregia ikusten zen, mehatxari, zeru astunaren kontra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 316. orr.

Hemeretzi euskal presokidek eta hamasei lagun-senide maitek osatzen dute honez gero sakabanaketak eragindako heriotz-gurpila, zerrenda beltz baino beltzagoa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

-Ikusten, nola hire bihotz beltz horretan pinporta txuriren bat gelditzen den oraindik?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 22. orr.

Esku beltza okupazio indarrei eta hauen aliatuei dagokiela diote.  Berria - Mundua   2006-02-25

Burua astindu zuen, ideia beltz haiek Uxatu nahirik bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 135. orr.

Zakurrak nahigabeetan, oinazetan, elkarrekin borroka beldurgarrietan ikusteko bihotz beltza eduki behar da!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 91. orr.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Milaka pentsamendu beltz zebilzkion kaskezurrean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.

Otu zitzaion hantxe zihoazela azken egun haietan pasaturiko larrialdi, egonezin eta kezka beltz guztiak ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Nik, orduan, susmo beltz haren zantzu guztiak aletu nizkion: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 107. orr.

Orain, baina, garbi ikusten dut dena juduek eta komunistek antolaturiko amarrua izan zela, gure herriaren nortasuna ahultzeko amarru beltza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Zinezko desleialkeria, jukutria beltza, zeure adiskidea zugandik urrun uztea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 386. orr.

Inor bereizi gabe eginiko terrorismo beltza.  Berria - Mundua   2004-04-11

New Yorkeko kronika beltza.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 5. orr.

Joan den urtea, oro har, oparoa izan da Realarentzat, baina amaiera beltza izan du.  Berria - Kirola   2004-01-02

-Zer gertatu da? -galdegin zuen, ahotsa izu beltz laborriak hartuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 183. orr.

Koxepak anitz estimatzen du iragan beltz haren argitzeko Kattalinek erakusten duen tirria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Ez dago kondena beltzagorik, nik ezin irudika dezaket mespretxu handiagorik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Bizia bere gorrian atzeman ezinik, zuri-beltzera jotzen dugu etsi-etsian: gauza batzuk zuri edo zurirako; beste batzuk beltz edo beltzerako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Bazekien Tom hibernazio-aldian zela, etsipenezko aingeru beltz baten aurka borrokan itsuka, eta azkenean aldatu egingo zela haren patu gaiztoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Esker txarra eta garrasiak; ni naiz beti piztia beltza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Belarriak gor, kaleko isiltasun beltzak ezustean hartu izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Hemen gertatzen dena zera da: herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Ez zuri ez beltz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Gurpil zoroan harrapatuta egongo dira, berriz ere beltza zuritu beharrean.  Berria - Kultura   2004-02-21

4 (beste izenondo baten ezkerrean)

Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude.  Elizen arteko biblia   Sal 23,4

Hanka distiratsudun bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat aurre-aurrean paratu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Gorpu beltz-ihartua kateetan josirik hantxe egon zen hogei urte eta gehiagoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

Ez dinat ikusi nahi hire aurpegi beltz itsusia nire gainean makurtuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.

Begi beltz zorrotzak, aurpegi argal eta beltzarana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Begi beltz gaiztoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 366. orr.

Ile beltz bakan batzuk zeuzkan, garezur gangatuari irmo atxikiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Domingori, lehen bezain ezkibel, bakantzen eta urdintzen hasia zitzaion ilaje beltz sarria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Irribarre zabala bizar beltz nahasian ezkutatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Sudur gakoa zuen eta ile beltz koipetsua sorbaldaraino luzatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Bi ate beherago kaiola handi batean armiarma beltz erraldoiak zeuden bizirik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Zezen beltz-nabar haiek lurrean zabaldutako sarearen gainera eramanak, gero gorantz altxatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Soineko beltz brotxedunez jantzitako atsoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Galtza beltz estuak darbelarriak gor, kaleko isiltasun beltzak ezustean hartu izan balitu bezala.amatza, kamiseta justua eta larruzko jaka bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Takoi luzeko bota beltz puntadunak.     «Bizia lo», 2003 - 59. orr.

Atertu egin du, haizea goxoa da, zeruan irudi beltz ederrak pasatzen dira, geldiro.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Aproposa esaldia, letra beltz handitan gure auzapez guziei paparretik zintzilik paratzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.

Beldurra ke beltz itzelaren antzera hazi zen, itogarri.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 276. orr.

Galtzak ere urdinak eta larruzko oinetakoak beltz lodiak zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Ur beltz geldi kirasdunak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Igandeko galtza beltz estuak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Begi beltz ekialdeko horiek, pentsatu zuen, zein beterik dauden pasioz, irrika atsegalez!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

5 (beste izenondo baten eskuinean)

Gorbata handi beltz batek estututako tximeleta-lepo baten gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Begi handi beltz, zabal eta errukizko haiekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 183. orr.

Konturatzen nintzen haren begi txiki beltz biribilak ni aztertzen ari zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Aulkiaren kuxinaren azpian, zurezko pareten kontra, itzal lerro bat dago, lerro txiki beltz bat aulkian zehar doana itxura misteriotsu eta bihurriarekin, ia irribarre bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 208. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Jantzi estu beltza soinean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 21. orr.

Julia barran jesarri zen, eskaia apurtua zeukan aulki altu beltz batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.

Hura harrapatzen ahalegindu nintzen, haren gurpilen hotsa zetorren aldera jarraituz, kale bakarti beltz, beltzetan, heriotza bezain beltzetan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 361. orr.

Ondotik pasatzean, zaintzalearen so ilun beltzari erantzuten diot ene irriño pollitenarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Begi izugarri maltzur, beltz, margotuak eta aho gorrotoz eta erdeinuz itxia ikusi zituen gelako argitasun zurian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 126. orr.

6 (adizlagun gisa)

Zerua beltz zegoen, oso beltz.  Berria - Kultura   2004-08-15

Zeru griseko egunetan, gela txikia guztiz beltz egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Beltz zegoen, beltz, errepide handia ere nekez bada nekez ikusi ere ikusten bainuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Dena beltz ikusten dut, eta puntutxo gorri batzuk jira-biraka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Etorkizuna oso beltz ikusten duzunean sartzen duzu espezie bat kaiolan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Kalez kale ibiltzen zen, dena beltz ikusten zuen, biharamuna noiz argituko egoten zen egun berriak berpizkundea ekarriko balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Eguna beltz hasi zuten Asian.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Muturretik zerion kea adartxo urdin batean kiribiltzen zen, arnasak albo batera higiarazirik, eta errautsa beltz metatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 103. orr.

Begitartea beltz zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Peter ondotik joan zitzaion, soa beltz eta haserrea gorri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Errotazaina bezain zuri, baina umorez beltz, agertu zitzaion aldareko Kristori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

Liburuetako paper zuriaren gainean beltz idatzitako letren erritmo geldo berekoa zen filme zaharretako estetika.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Ondoren, ihes egin du, galtzada-harri arrosen gainean beltz, eta paretaren zirrikitu batean desagertu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

7 (hitz elkartuetan beste osagaia ere kolore bat delarik)

Ikusi egin behar ziren aurpegi gorrotozko haiek, buruak zapi beltz-berdez kamuflatuak, bota altu haien zarata martziala, pausoen irmotasun ozen perfektua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Aldaketarako gogoak ez du beltz-horira egin oraindik.  Berria - Harian   2005-09-02

Irriz, dantzan, buruko beltz gorri brodatuak zituzten muntaines andre adinekoak denak baino airosago.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 121. orr.

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa, eta erantzi ez zuen beroki lodi argi bat zeraman.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Begitarte zabala eta lasaia, fular hori-beltza kopetan loturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Egoitzan zeuden bandera gorri-beltz guztiak hartu eta hagatan biltzen hasteko, Donostiara eraman behar genituela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Sony zinta gorri-beltz zahar horietako batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

Emakumeak ilea bilduta zuen perla gorrizko hariekin, kanpandorre gorri-beltza irudi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Palestinako bandera zuri-beltz-berde eta gorri asko ikusten ziren.  Berria - Mundua   2004-11-13

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izena delarik)

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Bidean hildako esklaboen artean esan zion zeudela Whitlowren hanka-beltz batzuk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.

Hango larru-beltzek pentsatu dute Katrina orronak funditu dituen herritarrak zuriak izan balire eta ez beltzak, goizago mugituko zela Bush.  Herria   2005-09-22

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izenondoa delarik)

Emakume ile beltz hark artesia buru erdian zeukan eta mahuka zabalekiko jantzi berde argi bat soinean. Gizon garaia, argala, begi-beltza zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Pertsiar mutur-beltz arrazakoak dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Koaderno tapa-beltz baten ertza bistaratu zitzaion.     «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Gaitzeko borta, zeruraino doan borta, zeruko atea, zura itzez izarreztatua, 585 itze kasko beltz, mugimendu gabeko konstelazioa, zur gorrian landatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Ramona, larru-beltz, izter-guri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 256. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gero Joek galdetu zion ea hartuko zuen garagardo beltz botila bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

Esan zuen lastima zela garagardo beltz tanta bat ez edukitzea trago bat egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

· Hain zuzen ere, gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

11 (ardoaz mintzatuz izen gisa)

Mikelek beltz berezia eta patata tortilla pintxoa behintzat atera zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

• 12 izond/iz azala beltza duen arrazakoa dena.

Gizon beltz batekin ikusi nuen-eta hau joan den asteazkenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Gutxiena uste ninan emakume beltz batekin topo egitea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

Gero joan gara Salvador de Bahia deitu hirira, Brasileko hiri nagusia izana, horrat etortzen zirela Afrikatik jinikako esklabo beltzak.  Herria   2005-05-05

Lider beltzek martxak antolatu dituzte Brooklyngo zubian gaindi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Emakume beltzak taldean bortxatu; ondasunak konfiskatu, lepoak hautsi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.

Gauza bat zen mamu bat egurtzea, eta beste bat oso diferentea zen neska beltz babesgabe bat kalera botatzea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Nire editoreak hasieratik esan zidan ez zela sinesgarria tronpetajole beltz bat izatea euskaldun baten ondorengo.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.

Elizako buruzagi eskuindar beltzek, berriz, homosexualen arteko ezkontza auzi moral garrantzitsua dela diote.  Berria - Mundua   2004-10-24

Erdi gay-a soilik zen arren, hara non haren lagunik minena trabesti beltz bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Beltzek beren artean yanki zuriei "pinks" deitzen die.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Beltz batzuek artilezko gorro koloretsua daramate buruan edo txirikordak airean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Hala, arrantzan ari nintzela pasatu zunan beltz bat nire aurrean flotatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 62. orr.

Ameriketako beltzek bazuten autobusetan zutik joateko eskubidea.Beltza eta pobrea zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Laurence Fihsburne hori aktore bat da, beltz kankailu sendo bat, pelikulan Morfeorena egiten zuena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Ez zegoen beltz esmokindunik biolina jotzen orkestra sinfonikoetan, ez zuten hautatzen beltzik Senaturako, ez zegoen beltzik enpresetako zuzendaritzetan.  Berria - Kultura   2006-03-14

Begietara so egin bazion ere ez zuen atezainik ikusi, beltz basati bat baizik, Afrikan lehoi harrapaketan ibil zitekeen tribu galdu bateko erraldoi horietako bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Beltz libreen komunitate bateko partaide izatea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 242. orr.

Beltz jendea gonbidatzea, Covington edo High Trees aldekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Zaldunbide kapitaina zutela, beltz-kargarekin egin zuten Brasilerako bidaia. portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Zein zen maltzurkeriarik gabeko eskua itsaslapur eta beltz-tratularien herri hartan?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

13 beltzei dagokiena.

Jakin nahi izan dut musika beltz hark zergatik erakartzen zituen europar gazteak.  Berria - Kultura   2004-01-16

Fauvistak, Blaue Reiter, noski (Klee, Kandinsky, Franz Marc), die Brücke (Nolde, Schmidt-Rottluf), eta orobat futuristak, lehenengo kubismo-aldiko Picasso, eta, zerrenda biribiltzeko, arte beltza eta arte gotikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Erro beltza sumatzen zaio ahotsean.  Berria - Kultura   2006-03-08

14 karlisten artean, liberala.

Lakar barruan, gure datu fidagarrien arabera, 6.000 beltz zeuden.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.

Beltzak azaldu omen zituan gureen kontra, eta zauritu batzuk ere izan omen dituk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Biharamunean, uztailaren 25ean, gure eskuetan erori zen Arrasate hiria, Gipuzkoan; eta egun bereko arratsean, Bergara abandonatu zuten beltzek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

"Astoak" omen ginen gu; eta beltzak, berriz, "ilustratuak".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Oraingoan benetan uxatu ditiagu beltzak: Ebroraino erretiratu omen dituk korrika eta muturka. barrenak agintzen zidan oso azkarki, "beltzei" galbidea oztopatzekotan, Don Carlosen alde borroka egitea zela ezinbesteko abiapuntua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Martxoaren 11n, Cabrera deserriturik bizi zen ostatuko gelan bertan [...] goreneko bilera bat izan zuen buruzagi "beltz" batzuekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Ni nengoen ingurura zetozen, hitz batez, Morales jeneral beltzaren manupean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 277. orr.

Donostiako prentsa beltzak berak aitortzen zuenez, esate baterako, aurreko asteko urtarrilaren 24an bakarrik, 60 kanoikada jasan zituzten donostiarrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

· "Gorri" heien kontra, gehiago oraino "gorri-beltzak" zituela begietan, erran nahi baita hargin-beltz edo framazonak.  Herria   2004-09-23

15 nobelez eta kidekoez mintzatuz, poliziakoa.

Rolo Diez idazle argentinar-mexikarrak Papel picado lanarekin irabazi du nobela beltz onenaren Hammet Saria.  Berria - Kultura   2004-07-17

Urtero joan ohi zen Xixongo Semana Negrara, han banatzen ei ziren Hammet sariak nobela beltz sozial sailean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

Genero beltz edo poliziakoaren ezaugarriak dituzte ipuinek.  Berria - Kultura   2004-05-29

Claude Chabrolek Ruth Rendell idazlearen eleberri beltz bat moldatu du La demoiseelle d'honneur-en.  Berria - Kultura   2004-08-21

The funeral, akzioari baino gehiago pertsonaiei garrantzia ematen dien film beltza.  Berria - Harian   2005-09-15

16 (kolore hitzaren eskuinean)

Kolore beltza kualitate bat da, eta, kasu horretan, Greta nolakoa den esaten digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Kantoia oihalezkoa zen, kolore beltzekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Polita zen, kolore beltz eta gorrikoa, oinarrian xake itxurako greka bat zeukana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Sutan zen perolatxoan kolore beltz eta marroixkak hartu zituzten espagetiek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Ke arrastoak zihoazen adreiluetan gora, tximiniako apaleraino; kolore beltz kiskalia zuen adreiluak bururatzen zituen egurrak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Azken garaian ohikoak dituen kolore beltz-zuri-grisak nahastu ditu artista bizkaitarrak.  Berria - Kultura   2006-03-10

16a (kolore hitzaren ezkerrean)

Ekainen ikus daitezkeen koadro zizelkatuetan beltz eta urre koloreak nagusitzen dira.  Berria - Kultura   2004-06-20

17 (-en atzikiaren eskuinean, izen gisa) belztasuna.

Argazkian, zoru-gaineko odolaren gorri biziak salatzen du asteburuaren beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

• 18 iz beste pertsona batek izenpetzen duen lan intelektual bat egiten duen pertsona.

Beltz bat erabiltzen ari ote zen bururatu zitzaion, lehenik eta behin: Duvrescuk, kolaborazioa kenduko ote zioten beldurrez, aurkitua zuen zutabeak idazten zizkion ordezkoren bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 165. orr.

19 kolore beltza.

Beltza kolore bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Gauza bera esan dezakegu bestelako kategoriei buruz: beltza eta gorria koloreak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Kolore-eskala (beltza -gris mailak- zuria).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

Bai, orain argi ikusi duzu soinekoaren beltzari askozaz hobeto datorkiola.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

· Zurian beltza jarri ezkero, han gelditzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Beltza da janzteko kolorerik dotoreena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Lutorik ez baita erabiltzen jada, eta, gainera, zaharrak dira orain beltza gutxien erabiltzen dutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 452. orr.

20 ardi beltz familia edo taldearen ortodoxiatik bereizten den kidea.

Eta halatan zen gure etxeko ardi beltz hura bi aldiz maradikatua: lehenik, protestant izan zelako, eta, bigarrenik, bere buruaz bertze egin zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.

Zein familiak ez dik "ardi beltzik"?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

Ez dakit jakinaren gainean egongo zaren, baina nire seme dontsu hau betidanik izan dugu familiako ardi beltza.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Bera jaio zenean ibilera kolonial guztien ordaina egokitu omen zitzaion berari, Louiseri, eta hazten joan zen neurrian, gero eta argiago ikusi ei zuen ardi beltza zela bera, artalde zurian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Artaldeko ardi beltza izanen omen da Frantzia ezak irabazten balinbadu maiatzaren 29-an.  Herria   2005-04-21

Esnaolak aitortu du ez zela erraza Madrilen egotea, «beti izan gara ardi beltzak», adierazi dio Berriari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Milaka ardi beltz konbertituko dituzulako.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

21 azienda beltz txerria.

Ezbeharrak daramatzan edonon hilak ohoratzen dituzte, azienda beltzak sakrifikatzen, jainko maneei opariak eskaintzen eta, zenbat eta okerrago aurkitu, gogotsuago jotzen dute erlijiora.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

22 behazun beltz

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

-Behazun beltza igan zaio bururat, eta odol-ateratze batzuk egin behar zaizkio, ea behazun beltza burutik jaisten zaion, eta arimatik tristura hori kentzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Nola ez da korapilatsua izanen, baldin humoreak lau badira eta haien nahasteko eta konbinatzeko posibilitateak, mementu bakoitzean, infinitu badira, zeren neurriak ere -odoletik zein behazunetik, flematik zein behazun beltzetik- infinitu izan daitezkeen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

· (izenondo gisa) Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita, esan zidan handik pixka batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

23 bel-beltz izond /adlag beltz-beltza.

Metroaren bagoian aurrez aurre eseri zaidan gaztea, esate baterako, bel-beltza da, burusoila, eite harro eta seriokoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Betaurrekoak beltzak, eta ilea ere bel beltza atzerantz orraztua eta koipez lisatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Zortzi txakur doberman, bel-beltzak eta handi-handiak, kaiola batean sartuta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 261. orr.

Mahai luze hartako beste muturrean etzanda, lekuko isil, katu bel-beltz bat, lozorro goxoan geldi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Oraindik bel-beltza zegoen, baina, guztiz bat-batean, oskarbi agertu zen gure gainean, sekulan ezagutu dudan zerurik argiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Hodeiak masa bel beltzetan helduko dira hegosartaldetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

24 beltz-aldi

Bi irudi mota horien arteko oinarrizko desberdintasuna ez datza ez fotogramen arteko beltz-aldian, ez bideoaren argi-eskaneatzean, elkarren segidako irudien agertzeko maiztasunean baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Asko azpimarratu da, adibidez, bideo-apailuan elkarren segidako irudien artean beltz-aldirik ez izatea, eta irudi hori tiraldi etenez eragina ez izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

25 beltz-beltz izond/adlag

Harry baino askoz garaiagoa zen, baina ile beltz-beltza zuen hark ere. bere aita dago nire ondoan, bibote beltz-beltzekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.

Gizon puska zen bera, garaia, indartsua, ederra, begi beltz-beltzak zituena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Ile-xerlo beltz-beltz baten azpian, bekokian, forma bitxiko ebaki bat ikusi zioten, tximista bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Bi begi-nini beltz-beltz, horiunez inguratuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Hala iruditu zitzaidan jarri zuen mutur beltza ikusita, mutur beltz-beltza zinetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Gero zaldi baten itzal beltz-beltzak aintzirako urak laztantzen ditu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 135. orr.

Bizar beltz-beltzak estaltzen dio musua.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Gaua beltz-beltza zen eta sekulako hotza egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.

Horrelako sentimenduak izanik, bakarrik eta lagunik gabe, etorkizun beltz-beltzarekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Orban beltz handi bat, koskor bat bezala, beltz-beltza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

Joan den egunean erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain.     «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

Neska altxatu zenean, beltz-beltza zegoen oinetatik bururaino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Urrutitik, beltz-beltza zirudien eta pausoak eman ahala zurirantz jotzen du areago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Gero masailak eta ezpainak jandako fruituez beltz-beltz eginik itzultzen ginen etxera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Berogailuan litxarkeriak prestatzen zituela bera zuri-zuriz jantzita eta Florent beltz-beltzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

25a beltzean

Bidarten, etxe berri batzu egiten ari dituzten toki batean, polizak arrastatu ditu bost lagun, denak turkoak, beltzean ar-arazten zituztenak hargintzan, aterbea etxola batean segurtatuz kasik han berean eta jornala sos idorrez pagatuz.  Herria   2004-10-14

26 beltz koloreko izlag

Halaber, bigarren eskuko hamaika altzari zeuden pilaturik, ogi beltz kolorekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

· Liburu handi batek, beltz eta zilar-kolorekoa bera, erakarri zion begirada.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.

27 diru beltz ogasunari ezkutatzen zaion dirua, eskuarki ilegalki eskuratua.

Gies&Co enpresak bazituen oraindik milako billete batzuk diru beltzean, baina zerga mordo bat aurrez ordaintzeko erabili dituzte, eta hala diru garbi bihurtu dira orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Senarra eta biok ez gara ezagunak alderdi honetan, apartamentu hau inbertsio hutsa baita, diru beltza zuritzeko propio erosia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Adierazle horietan ez dira hartzen kontuan hainbat jarduera, esaterako, nahita ezkutatzen diren zenbait eragiketa, diru beltzari eta ezkutuko ekonomiari dagozkionak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Consumer aldizkariaren ikerketa baten arabera, higiezinen hamar agentziatatik seik diru beltza erabiltzeko inolako trabarik ez dute jartzen.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Diru-kontuen antz handiegia hartzen hasten dira gauzak [...] eta jende arteko tratua azokako tratuaren pare jartzen da, hitz zurien azpitik diru beltza dabil ebaska gure barrengo ixilpoltsetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

28 haize beltz iz

Mendebaldeko haize zakar bortitzari haize beltza deitu izan zaion era berean, ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Haize zakarra, haize beltza balitz bezala zabaldu zen Frantziako bazter guztietara mendeku nahia. Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Behin galdutako ametsak ez direla berreskuratzen, haize beltzak, haize izu-eragileak, haize zakarrak eramaten baititu ez jakin nora.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Haize beltz, haize txuri, nork ikusi dio kolorerik haizeari? Filosofatzeko gogoa beti ukan du euskaldunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

29 izurrite beltz izurri bubonikoa.

Gero, Venezian barrena zabaldu zen, izurrite beltza zabaltzen den bezala, bazela Errepublikaren barrutian deabru etsaiak egindako biolina jotzen zuen gizona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

30 mamu beltz

Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Mamu beltza omen dabil Euskal Herrian barrena: literatura iruzkingile onbera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

Torturaren mamu beltzak sufritu zituen Herreran, baina gaur egun alai dabil Abetxukoko Ekimen Etxeko ikastaroetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Horrek guztiak, idealismo eta erlatibismoaren mamu beltzak agerrarazi ditu ZTGren esparruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.

Futbolean denek dute mamu beltzen bat; Valentziarena bizirik dago txapelketan, eta mendekua hartzeko ez dago finala baino aproposagorik.  Berria - Kirola   2004-04-14

Horra nun baiaren aldeko horietarik frangok ezari emaiten dioten mamu beltz itsusi baten itxura!  Herria   2005-03-31

31 merkatu beltz zerga-legeak hausen dituen merkataritza ezkutuko edo isilpekoa.

Jende guztiak merkatu beltzean erosten eta saltzen ditu gauzak; edonork eskaintzen dizu zerbait erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Merkatu beltzean trukean ibiltzea leporatu zioten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Oinetako zola batek 7,50 florin balio ditu merkatu beltzean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Aitaordeak dio merkatu beltzean aritzen dela, eta jendea hil duela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Bidasoaz bi aldetako zoko ilunotan errotutako euskaldunon gizaerak, kulturak, odolak, asko zor diola, besteak beste, Santiobide inguruko merkatu beltz hari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.

· Eta politiko horiek nehongo bandil eta kriminalekin nahastekatuak dira, merkatu beltzero, ohoin, proxeneta, pederasta, Sorbonako erakasle, industria-gizon, ofizier, deputatu, apez, lastaira beretan aurkitzen dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

32 mutur-beltz1 izond muturra beltza duena.

Sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

· adkor Rosariok, hain mutur-beltza beti, lorian ematen zuen, irribarre zabal-zabala zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Pertsiar mutur-beltz arrazakoak dira, tamaina, orban eta are mugimenduetan ere antzekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

33 mutur beltz2 adkor bekozko iluna.

Ikusi behar huen Isabel Sanjoseren mutur beltza, duela ordu erdi, traje zimurtuko morroiarekin alde egin duanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

-Beti iruditzen zaizu gaizki nik egiten dudana -mutur beltza jarriz-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

SDko agenteak mutur beltzez begiratzen zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Mutur beltzez hartu gintuzten, jatekorik deus emanen ote ziguten galdetzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Heriotzaren eta hilketaren atarian bertan agertzen zaigu egiaren mutur beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

34 sukar beltz

Hitz haiek bere barne gero eta lanbrotsuagoan iltzatu ziren, eta irudipena izan zuen ezen sukar beltzak hartu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 297. orr.

Anglesa, ahotik odolak emanda aienatua zen, sukar beltzak jota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Egonaldi horrek guretako zortzi aste irauten du, sukar-beltza gure multzoan deklaratu baita omen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Sukar beltzaren seinaleak, Orthezeko medikuen iritzian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

35 urre beltz adkor petrolioa.

Greenspanek garrantzia kendu nahi izan die urre beltzak munduko ekonomian eragin ditzakeen kalteei.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Gatazka geopolitikoak areagotu diren heinean joan da urre beltza garestitzen.  Berria - Harian   2006-04-19

Munduko ekonomia %4,9 haziko da, urre beltzaren prezioak gora egin arren.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Kurioski, gerla honetan, ministerio gehienak suntsituak izan direlarik edo lapurtuak, gelditu da osorik, deus demasiarik gabe, urre beltzarena.  Herria   2003-04-24

36 zulo beltz

Neskak uzkurtu egin ditu ipurdiak, baina gizonak indarrez zabaldu dizkio eta agerian geratu da zulo beltza. Ez zen begi bat, zulo beltz bat baizik, zulo beltz bat haren buruan, emakume harengan, zabaldua, haren baitan ikusteko, harengana sartzeko bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Kartzela jendea zulo beltz batean sartzeko bidea da.  Berria - Harian   2005-08-14

Sareak botatzen zituen Osin Beltzen, errekaren urak presatzen diren zulo beltzean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Talde txuri-urdina zulo beltzean sartzetik oso gertu dago berriz ere.  Berria - Kirola   2004-03-06

Mundu deritzogun zulo beltz hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.

Pirouette kalearen sarbideak zulo beltza zirudien hango fatxada argituen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Taberna bera zulo bat bazen, oraindik ere beheragoko zulo beltzagoak ere bazirela han konturatu nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

Galera batek utzitako zulo beltz hondogabea gezur zuri polittez bete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Oraingoan zulo beltz doilor eta jasangaitza sentitu zuen Josebak lehen Mireiak hartzen zuen lekuan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.

Hondo-hondo hondoratua zen loaren zulo beltzean.     «Kuskue tanden», 2004 - 127. orr.

Barneko zulo beltz sakon batean zerbaitek hots egiten zuen suhiltzaileen kamioiaren modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Garai bateko hiritar ilustratu edo argituaren argitasun hura [...] pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Alemania salbatuko zuela agindu zigun, eta zulo beltzenera garamatza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.

-Zer proposatzen duzu, soldadu? -galdegin zion komisariak [...] ahots doinu markaturik gabe, hitzak zulo beltz batetik bezala irteten utziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.

Izen hark pozaren zirrarak astindu zituen nire baitan, bat-batean André Armand-en izena memoriaren zulo beltzetik azaleratzea lortu zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 274. orr.

Zeintzuk izan daitezke, bada, Euskal Herriko musikak zulo beltzetik ateratzeko behar dituen proposamen horiek.  Berria - Kultura   2004-02-20

Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

Zein den ikastolatik unibertsitaterakoan gertatzen den galera funtsezkoena, beste gainerako irabazi ustekoek estaltzen ez duten zulo beltz esentziala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

37 (astronomian) ezpaziogune ustezkoa, hain grabitate indar handi duena non are argi izpiei ihes egiten uzten ez baitie.

Unibertsoan jazotzen ziren gertaerarik biolentoenak omen ziren zulo beltzak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.

Zulo beltz hauek hain dentso eta boteretsuak zirela uste izan da, ezen argiak ere ezingo baitziokeen ihes egin bere erakarpen indarrari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Zulo beltzaren baldintza fisikoak muturrekoak dira, eta betidanik onartu da fisikaren legeak hausten diren mugetatik haratago daudela.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Maitasunaren definizioa izan zitekeen, baina ez: Unibertsoko zulo beltzak definitzen ari zen Stephen Hawking.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 48. orr.

Hawkingen teoria berriak zulo beltzek betidanik izan duten paradoxa konpontzea du helburu.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Zulo beltzek edo talka egiten duten galaxiek grabitate-uhinak sortzen dituzte eta, era horretan, haien inguruko espazioa eta denbora aldatu egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Zulo beltzak krimen perfektuaren egile jo izan ziren, irensten zutenaren arrastorik uzten ez zutelakoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Espazioko zulo beltzak inguruan duen guztia zurrupatzen duenean han, zuloaren erdian bazeunde legez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Orduan bazegoen aukera bat, iruditu zitzaion Martari, bazegoen aukera bat zulo beltzari ihes egiteko, zulo beltza atzeman eta zulo beltz horrek bereganatzen ez zuen materia zati ttikiaren, materia iheslariaren zati izateko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Patrikek baditek berezko joera irensle bat, zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Zentro dentso horretara erakarritako materia guztia zulo beltz bihurtzen zen eta inguruko orbitako materia guztiak donut baten gisan biltzen zuen zentroa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

38 zuri-beltz izond zuria eta beltza; zuria edo beltza.

Grabatu zuri-beltz batean eszena errealista bat ikusarazten digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Baldosa zuri-beltz handiek estaltzen zuten zola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Jada ez diete kartzelaratzen direnei marra zuri-beltz paraleloz egindako traje barregarri hori ematen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Zebra itxurako maillot zuri-beltz marradunarekin agertu.  Berria - Kirola   2004-05-16

Haren aho galanta hantxe, haren ile kixkurra, haren begi zuri-beltzak, Afrikako lehen plano berebizikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Amodio izenekoaren aurpegi emea zuri-beltza baita, zuria edo beltza, jauzi kuantikoa edo heriotza bera bezain bihozgabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Berehala eseri da; eri muturrez laztandu ditu tekla zuri-beltzak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.

Xakean aritzen nintzenean bezala: segundo-hamarren bat lehenago pieza zuri-beltzen nahaste-borrastea baizik ez zena, egitura jakin bat bihurtzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 98. orr.

Arraza nahasiko ar bat, zuri-beltza; eta pitbull bi kume, arra eta emea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Zure maitasunik gabe, zuri-beltza da nire festa!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 186. orr.

Diren eta ez diren zuri-beltz guztiak gorritu dira, denboraren enborra mutxikindu dugu, eta orain giro dago hemen, eta esateko moduan gaude: ez gara zoriontsuak eta ez gaude triste; ez gara normalak eta ez gara anormalak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.

39 (izen gisa)

Hazpegi zehaztugabeak zituen, begien zuri-beltzak oso nabarmenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

Argazkiaren zuri-beltzak berunezko egiten zuen zeruaren pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.

Benetako zuri-beltza, ez 30eko hamarkadako filmetako zuri-beltz asmatikoa, ez 40ko hamarkadako filmetako zuri-beltz perfektua.  Berria - Kultura   2004-04-11

Bizitzaren festan, esperantzaren urdinak eta odolaren gorriak hartzen gaituzte orduan, udazkenaren horiak eta udaberriaren berdeak, elurraren zuri beltzak eta doluaren beltz zuriak, koloreen kontzertu distiratsu bezain iheskorrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

Hain luzaz preso egona, eta Afrikako zuri-beltzen baketzaile izana, mundu guziak du ohoratu eta goretsi karia hortan.  Herria   2003-07-24

Kolore guztiak ezabatu, ukatu, eta zuri-beltzean kontatu digute neskatoaren ipuina: batzuek zurian, eta besteek beltzean, alegia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.

Koloretako txalupa baten irudi-test klasikoa eman genionean, zorrotz erreparatu, beste alde batera begiratu, eta arin marraztu zuen zuri-beltzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Dena zuri-beltzean ikusten dut, aspaldiko telebista-programetan bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 106. orr.

Pelikula hau zuri-beltzean duk, badakik, eta ezin sinetsizko gezur zuri hartatik ezin irentsizko egia beltz honetara igaro haiz gerta-harian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

Bizia bere gorrian atzeman ezinik, zuri-beltzera jotzen dugu etsi-etsian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

40 zuri-beltzeko izlag

Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Denboran atzera eginez gero, ordea, histu egiten zitzaizkion koloreak, bizitasuna galtzen zuten, akuarela gris kolorgeen antza hartzen zuten irudiek, zuri-beltzeko argazki zaharren tankera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.

Zuri-beltzeko telebista, handik hiru urtera asmatzaile berak koloretako bihurtuko zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Ceciliak esan zuen zuri-beltzeko filmetan aktore guztiak pertsona bera iruditzen zitzaizkiola.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 54. orr.

Egunsentiak inspiraturik, margotzeari ekin zion berriro; zuri-beltzeko margolan bat izan zen lehena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Argazki zaharrak dira: batzuk zuri-beltzekoak, eta gehienak kolorekoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 81. orr.

Sistema, zuri-beltzekoa nahiz koloretakoa, objektuen forma eta orientazioa aurkitzeaz arduratzen da.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Ez dago deus erosoagorik, zuri-beltzeko pentsamoldea baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

41 zuri-beltzezko izlag zuri-beltzekoa.

Hilde anderearen urrats neurtuek oihartzun mekanikoak ateratzen zizkioten harlauza zuri-beltzezko zoruari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

Zuri-beltzezko poster bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Horma bat liburu-apalez estalia zegoen, eta bestean zuri-beltzezko zenbait argazki zeuden eskegita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Zahar kutsua darien zuri-beltzezko argazkiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.

Zuri-beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Argazkietako batzuk zuri-beltzezkoak ziren, beste asko koloretan atereak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Zuri-beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ardi beltz (14); ardi beltz hura (6); ardo beltz (20); aurpegi beltz (8); auto beltz (23); bandera beltz (7); begi beltz (61)

beltz ageri (6); beltz beltza (44); beltz beltzak (22); beltz beltzak ziren (7); beltz bihurtu (7); beltz bihurtzen (6); beltz eder (7); beltz egin (10); beltz gehiago (6); beltz guztiak (8); beltz handi (37); beltz handi bat (17); beltz handia (11); beltz ikusten (24); beltz lodi (13); beltz luze (19); beltz luze bat (10); beltz luzea (15); beltz sarria (7); beltz txiki (15); beltz txiki bat (7); beltz zahar (6); beltz zegoen (9); beltz zeuden (6)

bere begi beltz (14); beroki beltz (9); betaurreko beltz (9); bezain beltz (11); bi beltz (6); bibote beltz (10); bikote beltz (6); bizar beltz (11); buru beltz (6); dena beltz (15)

egun beltz (15); emakume beltz (17); esku beltz (7); etorkizuna beltz (6); garagardo beltz (10); gau beltz (12); gauza beltz (6); gizon beltz (19); gizon beltz bat (6); gorri beltz (9); hain beltz (6); handi beltz (10); harri beltz (10); hodei beltz (34); hodei beltz bat (6)

ile beltz (70); ile beltz luzea (7); ilunpe beltz (6); irudi beltz (9); itzal beltz (12); jantzi beltz (15); jertse beltz (8); kapa beltz (8); kapela beltz (10); katu beltz (18); katu beltz bat (9); ke beltz (16); kolore beltz (8); kutxa beltz (6); laino beltz (9); lana beltz (10); lana beltz egin (6); maleta beltz (9); marea beltz (7); marra beltz (7); mutur beltz (12); neska beltz (8); nobela beltz (6)

oihal beltz (9); ontzi beltz (6); orban beltz (6); oso beltz (8); puntu beltz (22); puntu beltz bat (8); soineko beltz (21); traje beltz (6); txakur beltz (7); txiki beltz (6

umore beltz (6); ur beltz (8); zakur beltz (6); zaldi beltz (11); zapi beltz (10); zinta beltz (7); zulo beltz (54); zulo beltz bat (10); zulo beltz batean (6); zuri beltz (25); zuri eta beltz (9); zuria beltz (15); zurian beltz (8)

afrika beltza (7); aho beltza (6); alargun beltza (11); ardi beltza (43); ardo beltza (17); arima beltza (12); ate beltza (7); axuri beltza (9); azken beltza (12); bandera beltza (10); begi beltza (6); bel beltza (13); beltz beltza (44)

; beltza dela (13); beltza delako (7); beltza ematen (7); beltza esaten (8); beltza izan (48); beltza izan zen (19); beltza izango (12); beltza zegoen (6); beltza zela (10); beltza zen (61); beltza zeukan (7); beltza zuen (25)

bestea beltza (8); bezain beltza (24); bizar beltza (6); dena beltza (10)

egun beltza (13); egun beltza izan (7); eguzki beltza (7); emakume beltza (6); errege beltza (9); esku beltza (7); etorkizun beltza (19); etorkizuna beltza (7); etxeko ardi beltza (6); gau beltza (26); gau beltza zen (6); gona beltza (7); gorri beltza (13); harri beltza (8); historia beltza (6); hodei beltza (10)

ikatza bezain beltza (6); ile beltza (34); ilea beltza (12); ilun beltza (7); ipar beltza (6); irudi beltza (6); itsaso beltza (9); itzal beltza (8); jaka beltza (7); jantzi beltza (6); jertse beltza (6); kamiseta beltza (6); kapela beltza (7); ke beltza (16); koaderno beltza (13); kolore beltza (21); kronika beltza (6); lur beltza (10); magia beltza (11); mamu beltza (6); marea beltza (9); mutur beltza (20); nobela beltza (7)

ogi beltza (6); perla beltza (10); pistola beltza (7); puntu beltza (6); soineko beltza (9)

umore beltza (14); uniforme beltza (6); urre beltza (14); urte beltza (8); xingola beltza (7); zakur beltza (8); zerrenda beltza (13); zinta beltza (6); zulo beltza (14); zuri beltza (27); zuria eta beltza (20)

baino beltzago (12)

ardi beltzak (11); bandera beltzak (8); begi beltzak (33); beltz beltzak (22); beltz beltzak ziren (7); beltzak eta zuriak (10); beltzak izan (9); beltzak jantzita (11); beltzak ziren (23); bere begi beltzak (7); betaurreko beltzak (23); bezain beltzak (9); bota beltzak (6); deabru beltzak (11); emakume beltzak (9); errege beltzak (6); esku beltzak (6); galtza beltzak (10); galtzerdi beltzak (6); gehienak beltzak (7); gorriak eta beltzak (18); harri beltzak (6); hodei beltzak (15); itzal beltzak (7); jantzi beltzak (8); laino beltzak (10); marea beltzak (6); zapata beltzak (8); zenbaki beltzak (7); zulo beltzak (26); zuri beltzak (21); zuriak edo beltzak (6); zuriak eta beltzak (8)

eguzki beltzaren (12); eguzki beltzaren sekretua (8); errege beltzaren (6); gau beltzaren (6); itsaso beltzaren (17); komunitate beltzaren (6); musika beltzaren (8); nobela beltzaren (7); urre beltzaren (17); zeru beltzaren (6); zulo beltzaren (6)

asto beltzarenak (13)

azken beltzean (31); gau beltzean (15); ilun beltzean (6); itsaso beltzean (11); kartzela beltzean (10); merkatu beltzean (30); negu beltzean (6); oihan beltzean (8); txuri beltzean (6); zerrenda beltzean (13); zulo beltzean (15); zuri beltzean (42)

begi beltzek (9); hodei beltzek (8); zulo beltzek (10)

betaurreko beltzekin (13)

ile beltzeko (8); itsaso beltzeko (7); jaka beltzeko (13); jaka beltzeko mutilak (8); larru beltzeko (12); zuri beltzeko (62)

zuri beltzekoak (6)

betaurreko beltzen (12); hodei beltzen (7); zulo beltzen (12)

zuritik beltzera (9)

zulo beltzetik (9)

beltzez bezti (7); beltzez egindako (9); beltzez estalita (6); beltzez jantzi (12); beltzez jantzia (36); beltzez jantziak (10); beltzez jantzirik (26); beltzez jantziriko (7); beltzez jantzita (65); beltzez jantzitako (53); beltzez jantzitako emakume (7); beti beltzez (6); dena beltzez (8); gerezi beltzez (6); gizon beltzez (14); goitik behera beltzez (9); soineko beltzez (6); tinta beltzez (6); zuri beltzez (10)

larru beltzezko (13); zuri beltzezko (21); zuri beltzezko argazki (6)

beltzik ez (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus