Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inguruko gereziondoren batean begira zeuden oskilaso, mika, bele eta erroi familiako begiluze haiek, guk aldegin orduko beren errepasoa ematen zutelako, bazka bila! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.
Antxetak eta beleak ikusi genituen, nahiz eta beleak harkaitzak ere izan zitezkeen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 158. orr.
Halatan, beleak ezin du amestu ere egin arranoa bezain bizkor eta arin hegaldatzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.
Leiho eta ateburuetan karranka egingo du beleak. Elizen arteko biblia So 2,14
Ni leihoari beha jarri nintzen, lizarra zegoen alderat, nondik beleak karrank egin baitzuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 624. orr.
Bele baten karranka bezain ahots garratzez egin zuen oihu: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren, non gorgarriro entzuten baitziren beleen krazkak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Nork prestatzen dio beleari jatekoa, beraren kumeek, goseak nora-ezean dabiltzalarik, Jainkoari txio egiten diotenean? Elizen arteko biblia Jb 38,41
Lotsagabeak dira beleak, batez ere habia egin dutenean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 152. orr.
Zeren anitzek uste baitzuen ezen bele haiek -edo deabru hegalari haiek, hobeki- heriotzaren mezua eta mandatua zekartela beren mokoetan eta beren karranketan. Hagitz sinbologia aberatseko hegaztia izandu da belea munduko kultura guzietan, batez ere bere kolore beltzagatik moralaren alderdi ilunei lotua, beti zerbaiten igarle baituzu belea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.
Hilak eta zaurituak, Jurramendiko mazeletan gelditu ziren, beleen eta putreen bazka. Txillardegi «Putzu», 1999 - 191. orr.
-Hauxe mundua! Maita ezan belea, aterako din begia... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 181. orr.
Bele batek ez dizkio begiak ateratzen beste bele bati. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.
Zozoak ere beleak baino ipurdi zuriagoa duela uste du. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 62. orr.
Beleak txoriekin egiten duen bezala, amets berri hark uxatu egin zituen beste guztiak, eta nire gauez jabetu zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Bele karrankariak mendeku-aldarri. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.
Baina ez usoa, ez urretxindorra, bele arra da protagonista Andre-Marcel Adamek-en L'oiseau des morts [...] nobelan. Berria - Kultura 2006-05-02
Erakusketa huntan, bost xori harrapari zaizkigu nagusiki erakutsiak: ugatza, sai-arrea, sai xuria, miru gorria eta erroia (bele handia). Herria 2004-03-11
Itsas ainarak, kormoranak, bele handiak, miru hegal gorriak gure gainean zirurikan zabiltzala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.
Baziren kolore guztietako katuak, kaiola bat bele zaratatsuekin, saski bat arrautzesnearen koloreko eta ozen burrunba egiten zuten ile-bola bitxiekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.
Kanpai-hotsa urrunago, bele beltzak nonahi, zerumuga azkenik gabea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.
ik belabetz.
Osabak nahi zuen ziurtatzea ez zela bele beltzik pausatuko bere hilkutxan, eta izebak hitz-emate serioa egin behar zion. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.
Bele zuri madarikatu batzuk gaituk gu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 96. orr.
Badira, ostera, bele hauskarak, iparraldeko paraje hauetan hirian ugariak direnak, bistan denez. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.
Udako egun sargorienetan ere beti dardarka dauden neguko bele horiek gogorarazten dituzte. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.
Lorategiaren mugan bertan, lertxun garai batzuek, gainerako zuhaitz guztiei gaina harturik, bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Bele-ahotsa zeukan eta etengabe eragiten zien besoei, ezker-eskuin jende guztiari agur eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Beti iruditu zaio desatsegina Fuentesen bele aurpegia; lehen planoak, gainera, ez dio mesederik egiten. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 119. orr.
Andereñoa, ze ederra den! Ze bele-adats harroa daukan! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.
Bi eskuak airean astindurik bele-saldo bat erasoan ari balitzaio baino erretxinago, erronka egin zion: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.
Luze gabe, bele sail baten gisara, oroitzapenak inguruka hasi zaizkit. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.
Hegal garaiko kasketa, alboetan bele-hego txikiak eta koroaren erdian zilarrezko izarra zituena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.
Bizitzan arduragabe mugituz hura, bidean sortzen zitzaizkion itzalak edo ordu bele-hegodunen ihes isila batere gogoan hartu gabe. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.
Arestian, bertze beleen artean Patxi baizik ez ikustean, gure zuzendariordeak egun horretako orrialdeak hileta kutsuz arindu eta argazki bat eta azpiko testu laburra askietsiko zituela uste izan nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
Oxtabena guztietan dago orajairen bat, baina badakizu nik beleekin ez daukadala traturik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.
-Zoaz hemendik, bele halakoa! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.
Errusiako posta gidariek "belea" deitzen diote bidazti zeken edo txiroari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.
Zorigaitza zekarren bele bat zen, haren presentziak airea kutsatzen zuen, bera saihestera ahalegintzen zen gaitzak berekin zekartzala. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.
To halere hamar koroa hauek, Rübsam doktore bele horrek eraman aurretik, edo hor barruko beste edozein aparejuk. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.
Lorategiaren mugan bertan, lertxun garai batzuek, gainerako zuhaitz guztiei gaina harturik, bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Azkongarateko Hariztian zen belekabia, ardiborda baino honuntzaxeago, bidapean bertan, haritz amerikano baten galdurreko adartxokoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.
Evans jauna, ez duzu bada ipar-beleak hiltzeko riflerik izango? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 131. orr.
Beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Ipar-beleek karranka lakarra egiten zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
Belabeltza, uroiloa, itsas belea. Elizen arteko biblia Dt 14,17
Hontza, itsas belea, ibisa. Elizen arteko biblia Lb 11,17
Pierraren zinominokak begimentzean, haurrak oro ezkaratzeko bortara hurbildu ziren pika beleak bailiran, guztiek Pierraren galdea biderkatzen zutela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Baina ez, arrazoitzen zuen bereber, zernahi urtarotan bazebiltzan xoxoak eta pika-bele zuri-beltzak lurraldeak harro eta alegeratzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.
Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera. -Isilduko hiza buztanik gabeko pika-bele? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.
bele asko (3); bele baten karranka (3); bele beltz (5); bele beltzak (4); bele biboteko (3); bele saldo (6); bele saldo bat (4); pika bele (4)
beleari ipurbeltz (4); zozoak beleari (7)