Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beldurgarriro adlag beldurgarriki.
Autoa modu arriskutsuan mugitu zen euriak blaitutako bidean; ez zen, hala ere, beldurgarriro hurbildu kanpo aldeko bide bazterrera. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.
Uhinak enbarkatzen hasiko dira, urak beldurgarriro gaindituko du karela eta itoko ditu ageriko bazter guztiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Orduantxe ikusi zuen isil-gordeka beraiengana hurbiltzen, gorputza lurrean arrastaka zuela, begi horiak ilunpetan beldurgarriro dirdaitsu zituela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.
Bat-batean eta beldurgarriro aurkeztuko zaizue, bereziki zorrotz epaitzen baititu goi-mailakoak. Elizen arteko biblia Jkd 6,5