Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahul, ezdeus, izutia izan nintekeen, nire gizon azkarraren, nire gizon beldurgabearen ondoan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.
Zelatari beldurgabeek defentsak zeharkatzea lortu zutela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.
Baina ezpata distiratsuak eta begirada amorratuak zituzten hobbit beldurgabeak ustekabe ederra ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 358. orr.
Fosdick Beldurgabea deitzen zidaten. bada, garai hartan, gure hau arrantzale herri ttipi eta itsasorako beldurgabea zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Mordorren manupean luzaroen egondakoek [...] Mendebaldea gorrotatzen zutenek, eta oraindik harroak eta beldurgabeak zirenek, bat egin zuten azken borroka etsia luzatu nahian. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.
Ikusi ditugu beraz horien ondoreak, beren itsas untziaren inguruan beldurgabeko gudari famatuen moldean. Herria 2003-02-20
Ez luke sekula bilatuko esanaren gusturik beldurgabeko euskarazko jende belarridun bakanek bilatzen duten tokian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.