Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero belaunikatu egin zen eta mundu guztia belaunikatu zen harekin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.
Haren aitzinera heldu orduko, guztiak belaunikatzen ziren eta, haren eskuei eta oinei muin ematen zuten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.
Hurbildu eta debozio handiz irudiaren aurrean belaunikatu zen otoitz egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.
Komunaren aurrean belaunikatu eta gonbitoka hasten naiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.
Orduan ziren Gathalonabesen aitzinean belaunikatzen, eta haren zetazko oinetakoak zituzten musukatzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 77. orr.
Sartu zen, bada, ermitan, belaunikatu zen aldare aurrean, eta hala egon zen, deboziozko jarrera batez, harik eta gizon-taldea urrutiratzen entzun zuen arte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.
Eguerdia, heriozko isiltasuna, Sabethen ondoan belaunikatu nintzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Azkenean bere oinetan belaunikatuko nintzela pentsatu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.
Mendeetan zehar, Jainkoak daki zenbat eta zenbat kristau, nafar eta jakobetiar, belaunikatu diren, orai bezala, Orreagako Amaren oinetan, bereziki irailaren 8 guziz, haren urtebetetzekari. Herria 2004-11-11
Horregatik, etxeko emakumea hainbat aldiz altxatzen da, lurrean belaunikatuta baitago. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.
Gero aldare nagusiko Kristoren aurrera belaunikatzera joan zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.
Ez zuen haren ahotsik atzera entzun, harik eta, "sanitario", "sanitario" desesperazioz oihuka, ondoan belaunikatu zitzaion arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.
Bere hanka meheen artean belaunikatu nintzen alfonbraren gainean eta zakil tentea hartu nuen ahoan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Zatozte, gurtu dezagun ahozpezturik, belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean! Elizen arteko biblia Sal 95,6
Lear errege zaharra ere ageri zen, bere bizar zuria urraturik, bere alaba Cordellia-ri barkamen eskatzeko belaunikatzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.
Belaunikaturik, begirune eta jaiera handiz eskatu zion Frantzisko dohatsuari bere elkartean har zezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.
Bertze batzu belaunikaturik lurrari musu emanka ari ziren. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.
Ama ikusi zuen belaunikatuta errezatzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.
Polizia ere belaunikatu egin zen laguntzera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.
Haren itxura miresgarriaren aurrean apalki belaunikatu nintzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1103. orr.
Komeni den bezala, Ermitak aipatu misterioan sartu eta kartsuki belaunikatzen dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.
Astunki belaunikatu zen eta Ellen zutik egondako eskailera-mailari muin egin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.
Ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.
Gizon zaurituaren ondoan arin bai arin belaunikatu eta ura eskatu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.
Hogei minutuz minimalismo geometrikoaren bertuteez berriketan aritu ondoren, lasai-lasai belaunikatu eta arte-tratulariaren galtzazuloa ireki zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
Ur sakon, ama belaunikatuen izu eragileak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.
Egiaz, hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien, esku odolduak luzatu eta asasinoari mesedez gehiago sufriarazi gabe behingoz hiltzeko eskatzen ziona. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.
Ez zarete arauz nehoiz belaunikatuko Estatuaren aitzinean! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.
Abertzale sentitzen direnek Madrilen aurrean sekula belaunikatuko ez den alderdi bati eman behar diotela botoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
Euskal Herriaren aldeko borrokalariak ez gara belaunikatuko, Euskal Herriak zutik iraunen du! Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Demokrazia indarturik atera da, ez delako bortizkeriaren aurrean belaunikatu eta ez diolako elkarrizketari uko egin. Berria - Harian 2006-03-23
Badakitelako armak entregatzea, edo haiek suntsitzearen argazkiak egitea belaunikatzea izango litzatekeela errepublikanoentzat. Berria - Harian 2005-07-31
Caisse d'Epargne taldea ondo antolatu zen jazarpen lanean eta Marchante belaunikatu egin zen, Zumarragatik Beasainera doan errepide zabalean, bere kirol zuzendariak horrela aginduta. Berria - Kirola 2006-04-05
Bigarren zatiari hobeto ekin zioten kanpokoek, eta 13-15 aurreratu, baina Arrate ez zen belaunikatu. Berria - Kirola 2006-04-20
alboan belaunikatu (3); aurrean belaunikatu (21); aurrean belaunikatu zen (3); belaunikatu da (7); belaunikatu egin zen (15); belaunikatu egin ziren (3); belaunikatu nintzen (13); belaunikatu zen (33); belaunikatu ziren (6); haren aurrean belaunikatu (5); lurrean belaunikatu (6); lurrean belaunikatu zen (4); oinetan belaunikatu (5); oinetan belaunikatu zen (3); ondoan belaunikatu (14); ondoan belaunikatu nintzen (3); ondoan belaunikatu zen (5)
aurrean belaunikaturik (6); ondoan belaunikaturik (3)
belaunikatzen da (3); belaunikatzen dira (3); belaunikatzen zen (5); ondoan belaunikatzen (3)