Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumezkoak elkarrekin bilduta zeuden, Pereissondarren ganbarara zeraman korridorearen azpian eta belartegian zehar, beren mantelina beltzetan ezkutatuta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.
Urruñan, Exposito aita-semeen laborari etxaldean [...] belarteian su lotu da zerbait gisaz eta makur ainitz izan da, nahiz su-hiltzaleak erne ibili diren. Herria 2005-12-22
Are gehiago, garautegiak, belartegiak eta baita beraiek bizi diren etxeak ere erre beharko hituzke. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.
1792an terrorea da, apezak kanporatuak dira, elizak zalditegi edo belartegi eginak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.
Soldadoek kapera belartei gisa baliatu zuten! Herria 2003-05-01
Lorategi edo belartegi txiki bat nornahik izan dezake etxean, janari amiñi bat ekoizteko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.