Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez baitira forma berdineko lehenkiak belarriratzen, tronpak murmurio lodiz urruma astuna egiten duenean eta inguru barbaroak, aztoraturik, hura burrunda erlats bihurtzen duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.
Beheko solairuko tokiren batetik hots metaliko bat belarriratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Gelako ate erdi irekitik aise belarriratu zitzaidan arras ernatu gabeko eskuaren hotsa, telefonoa hartzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Bat-batean, korridoretik, oinen zarata astuna belarriratu zitzaigun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Bere ahotsa oso urrun eta oso ahul belarriratu zitzaion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 308. orr.
Plazaren alde hartako zuhaitz lerroaren abaroan aitzinatu, eta aurki hasi zitzaizkidan bi lagunen ahotsak belarriratzen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 93. orr.
Olatuen marmarra, kaioen txilioak, maskor batez belarriraturik behinolako tuneletatik jalkitzen ziren garrasiak laxo-laxo ari ziren airean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.
Sastakaiak bezala belarriratzen zaizkidak hitzok. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.
-Ardoa behar duk hik gaur, ausarki -belarriratu dit zerbaitek. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.
Gaztearen leihotik erauzita, haize bolada batek pieza klasiko baten notak belarriratu zizkion Del Valleri. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.
Lagunaren emazte Josefinaren ahotsa erneguka eta haur baten intziriak belarriratu zizkidan aparatu salatariak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.
Itxaroteko esan genion ezpain-ertzetik, itxoin ezak, HP, baina gorrarena egin zuen hark, ezulertuarena, eta telefonoa belarriratu orduko garbitu zuen bala bakar bala zuhur batek, krok. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.