Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adin onaren muga aspaldi gainditua, ile urdindua, erretako aurpegi etena eta sukartu batena zirudien bekozkoa ageri zituen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Idazle gazteak une hartan alkate eta kultur zinegotziaren begitarteetan agertu zen bekozkoa ikusi bide zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.
Irri arin batek [...] edertu egin zizkizun aurpegiko zurbila eta bekozkoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.
Bekozkoa ilundu zuen Honorék, nazka betean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.
Han, bekozkoa ilundu zitzaion, Permerako ontzia, Kaukaso izenekoa, biharamuneko eguerdira arte ez zela abiatuko jakin zuenean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Kizkurrak malguki gisa mugituz, bekozkoa uzkur. Berria - Kultura 2004-11-06
Baina harrigarriena hauxe: haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati, nahiz eta barre egitera beharturik sentitu, ergel irizten zionean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.
Elkarri beha gelditu ziren, zer uste duk ari zitzaion bekozko harekin emaztea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.
Sabethek bekozkoa zimurtu (atsegin ez zituen txantxen aurrean, beti keinu hori), eta barre egin zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
Harryk bekozkoa zimurtu zion Roni. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.
Bekozkoa zimurtuko du hitz arraro hori entzutean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.
Bekozkoa zimurtuz begiratu zuen sabai ilunera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 60. orr.
Irakurtzen ari denean bekozkoa zimurtuta edukitzen du, keinu serioz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.
Barre-algaraka jarraitu zuen, Matson andrearen "Curtis!" dei-oihuei eta Matson jaunaren bekozkoari jaramonik egiteke. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.
Beti esaten zidan, makurkeriaren bat egiten nuen guztietan, inon zen bekozkorik ilunena jarriz [...]. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.
Arretaz eta bekozkoz irakurri du inspektoreak zure idatzia. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.
Inspektoreordea, bere laguntzailea, izkina batean dauka bekozkoz. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 94. orr.
Bekozko ilun eta serioa jartzen zuen serioak iruditzen zitzaizkion pertsona edo gauzei bere oniritzia ematen zienean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 191. orr.
Gizon handi bekozko ilunekoa iruditu zaio. «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.
Pepponek are bekozko ilunagoa jarri zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Bekozko serioz zegoen eta begiak erdi itxita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Muzin egin nion bekozko ilunez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.
Bekozko ilunez zegoen, muturturik eta aurpegi oker, masailak haserrez sutan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.
Emakumea nagiki eta bekozko ilunez altxatu zen, gogo gaiztoz begiratu zion bere begi margotuekin, eta oso zakar jiratu zuen berarenganantz distirarik gabe-ko aurpegi zurbila. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.
Bekozko zimurtuak ematen zidan haren lanen berri, eta laguntzen ahalegindu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.
Zapata bustiak sukaldeko karboneran utzi eta, bekozko ilunarekin, errazegi jarri diegu, esan zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 182. orr.
Ordurako han zegoen Weasley jauna, Eguneroko Igarlea-ren lehenengo orrialdea irakurtzen bekozko ilunarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.
Biok irri-algaraka hasi baikinen, inguruko ikusleen bekozko beltzei soraio. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 45. orr.
Txirrina zanpatu eta istant bat geroago Maiteren bekozko ilunak agurtu ninduen ateaz bertzaldetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Sprout andereñoaren bekozko ilunak axola zitzaiola adierazten zuen, baina Lockhartek erantsi zuen: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 79. orr.
Oso bekozko iluneko gizon bat zegoen O'Connell zubiaren izkinan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 141. orr.
Administratzaile bekozko ilunekoak Enrike zuen izena. «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.
Horrek zuzen ona eman guri bihotza doluz edukitzeko, eta gure erreinu osoari saminezko bekozko bakar batean biltzeko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 31. orr.
Bekozko egon nintzen labetakoa egin bitartean, omeletari asko kendu gabe, neska hura lapa gogorra zela esaten zidaten lagunei entzungor. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.
Bekozko eta kopetilun, aitonaren gelara sartu-atera bat egin eta berehala eseri zen jangelako mahaian. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.
Ni bekozko eta laguna kopetilun, ez genuen askorik hitz egin egun osoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 321. orr.
-Tira, moztu erretolika -bekozko begiratu zion abokatuak-, ez nago-eta berriketarako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.
Hamalau urte dituela errepikatu du umeak bekozko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.
Lehengo gizon umoretsu eta alaia bekozko eta triste bihurtu zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 15. orr.
Kopetan noizbehinka agertzen zitzaizkion bekozko-zimurrek bakarrik salatzen zuten neskatoaren barreneko egoskorkeria eta kasketarako joera. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.
Gurasoak, intzestu-ezkontza eginak, ze igual-igualak ziren, sendoak, boronoak, bekozkoak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 11. orr.
Tellagorrik, kanta hura aditzean, kopeta zimurtu eta bekozkoa jartzen zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Belaskok bekozkoa jarri zuen, kezkak eraginda, eta hura ez zen Fionnentzat oharkabean geratu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 188. orr.
Amama Otsok hortzak erakutsi zizkigun -otsoek egiten duten antzera-, eta bekozkoa jarri zigun gaitzespen modura. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.
Artek behin baino gehiagotan harrapatu zuen eta bekozkoa jarri zion, eta aulkian batera eta bestera mugitu zen ipurtarin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.
-Ez dakit -erantzun zion, bekozkoa jarrita-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.
Josu R-ri berehala damutu zitzaion hainbeste esplikazio eman izana, eta bekozkoa jarriz erantzun zion haren irribarreari. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 30. orr.
Paul D-k bekozkoa ipini, baina ez zuen ezer esan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.
Hagridek bekozkoa ipini zien.-Zer gertatzen da? -esan zuen Woodek, bekozkoa ipinita, ziztu bizian beraiengana hurbilduz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.
Aizu! -esan zuen Harryk, bekozkoa ipinita-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.
bekozko ilun (3); bekozko iluna (47); bekozko iluna ipini (3); bekozko iluna ipinita (8); bekozko iluna jarri (13); bekozko iluna jarrita (3); bekozko iluna jarriz (3); bekozko iluna jartzen (6); bekozko ilunak (5); bekozko ilunarekin (7); bekozko iluneko (3); bekozko iluneko gizon (3); bekozko ilunez (28); bekozko ilunez begiratu (3)
bekozkoa ilundu (4); bekozkoa ipini (3); bekozkoa ipinita (6); bekozkoa jarri (9); bekozkoa jarri zuen (4); bekozkoa jarrita (3); bekozkoa pixka bat (3); bekozkoa zimurtu (4); bekozkoa zimurtuta (6); bekozkoa zimurtuz (3)