Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.
Ai jende bekataria, gaiztakeriaz jositako herria, gaizkile-arraza, ume galduak! Elizen arteko biblia Is 1,4
Arima bekatarien zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.
Natura bekataria ordena zuzenera erakartzeko ezarri zen zigorra. ezaugarri horietaz oparo hornitua dago giza izaera bekataria emakumearengan gizonarengan bezalaxe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.
Horra, Jainko Jaunaren begiak erresuma bekatari honengan jarriak daude. Elizen arteko biblia Am 9,8
Horrela, jentilen eta erregeen menpetik salbatu egin zuten legea, errege bekatari hari nagusitzen utzi gabe. Elizen arteko biblia 1 M 2,48
Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,15
Elizak ez daude santuz osatuak, bekatariz baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.
Bekatariei zigorra eta ongileei saria ematea bidezkoa dela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 124. orr.
Jaungoikoak bekatariak zoritxarraz zigortzen dituela eta zintzoak zorionaz saritzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 124. orr.
-Izan ere, bekatariak errieta zakarrez baino gozotasunez hobeto ekartzen dira Jainkoarengana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.
Ezta bekatariak badira ere, inork ez ditu juzgatu behar, Jaunak beretzat bakarrik gorde baitu haiek juzgatzeko eskubidea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.
Zintzoa nekez salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez? Elizen arteko biblia 1 P 4,18
Ez nazazu egin bekatarien zori bereko, ez nazazu bihur hiltzaileen kideko. Elizen arteko biblia Sal 26,9
Kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aitamen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,9
Zigorrak bekatarien gain jausi ziren, aurrez tximista bortitzen bidez ohartuak izan zirelarik. Elizen arteko biblia Jkd 19,13
Kristo gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna. Elizen arteko biblia Erm 5,8
Bekataririk handiena naizela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.
Uriarteri erantzun niezaioke nahiago izan nuela kristau jokatu eta hil, 'errukia ala hil!' aldarrikatu, burua tente eta duinki, etsaia bezain makur eta bekatari ibili baino. Berria - Kultura 2004-01-06
-Bekatari handia naiz, jauna -erantzun zion mutilak, negarrak begietara egin gura ziolarik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 254. orr.
Jaiera sutsuz bildu behar du mundu guztia bere otoitzean: bekatari tristeak, zintzoak, eta Garbitokiko atxilotuak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.
Bekatari ahulak baikara, ez dezakegu deus guhauren ahal eskasez! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.
Inoren santutasunak gainerako bekatari gizajoak itsutu, bekaiztu, lotsagarri utzi ez ditzan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 132. orr.
Oliver Cromwel bekatari zurrun haren arima beltza infernuko zulo ilunenera eramateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.
Bekatari zailduek, bekatuaren atzaparretan behin eta berriro erortzen ziren bekatari azal-lakartuek, aita Romeroren penitentziak konplituz, kafe-landareak aldatu zituzten beren lurraldeetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.
Bekatari damutuei merezi duten zigorra barkatzen zaienean Jaungoikoaren amaigabeko ontasunari esker da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.
Juan de Panoniaren aburuz, berriz, bi arima ere ez, eta bekataririk doilorrena Jesusek harengatik isuri zuen odola bezalako preziatua da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.
Bekatari bihozgabe halakoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 252. orr.
Eta nola berpiztu zaion bekatari sena, Frantziako Babilonia Berrian egin dituen hilabeteetan! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.
Ala bekatari-sail baten ama nahi huke izan? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 114. orr.
bekatari asko (3); bekatari handi (5); bekatari oso (3); bekatariak salbatzera etorri (4); bekatariekin bazkaltzen (3); bekatarien alde (5); bekatarien alde (5); bekatarien artean (5); bekatarien artean (5); bekatarien eskuetara (3); bekatarien eskuetara (3); bekataririk handiena (5); burua bekatari (3); eta bekatarien (6); gizonaren semea bekatarien (3); jesus bekatariekin bazkaltzen (3); ni bekatari (3); semea bekatarien (3); semea bekatarien eskuetara (3); semea bekatarien eskuetara (3); zergalari eta bekatari (3); zergalari eta bekatariekin (3)