Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bekario (orobat bekari) iz bekaduna.
Kazetaritzako bekarioen probalekutzat ere ez dute balio. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.
Egunkariek ere, Paulino Uzkudun eta Paco Buenoren garaiko argazki hautseztatuak kaxoien hondo ozeanikoetatik berreskuratu eta beren argazkilari eta bekarioak zakurren gisan bota zituzten Pasaiako gimnasiora. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Bekariak eta bekatariak nahaste horrekin ematen du idazleak etorkizuna iragartzeko ahalmena zuela. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 165. orr.