Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Homer Simpsonen beso beilegiek goizeko zortziak, zazpiak, seiak, bostak, laurak markatu dituzte iratzargailuan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.
Azal beilegiko gizon kaskamotz baten begi urdinei so geratu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.
Orrialde beilegietan begiratu nuenean harrituta gelditu nintzen zenbat detektibe zeuden ikusita, zein hautatu, abizen arruntena aukeratzea erabaki nuen, Gutiérrez. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Tiber ibaiaren ur beilegietara. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.
Ile adatsa ez ezik, betazal eta betileak ere beilegiak zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Miguel Páramoren zaldiko beilegiak irabazi zion arreta, eskorta-hesiaren kontra muturra igurzten ari baitzen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.
'Aida!' esango zuen akuiludunak, idi beilegiek mugimendu nagi eta astunak egingo zituzten itsasbazterreko bidetik behera Ondarroarantz, eta Lekeitiorantz, eta Gernikarantz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.
Ortzaiz ibarreko biztanle ausart zenbait ibili zirela New Yorken hartza lepotik estekan erakutsiz eta argazki beilegiko hartz haren begi tristeek jo ninduten tanpez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 190. orr.
Paretetako margolanak eraitsita zeuden eta haien ordez zetaka beilegiek histen zuten korridoreko horma. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.
Ezpainetatik kendu barik eman dizkio azken atxikiak zigarroari, kea beretzat gordez, zigarrokin beilegien multzo hartan utzi aurretik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 85. orr.
Emakume biluz batzuen gorputz arrosak inguratzen zituzten marko urreztatuen, ispiluen eta letoizko barren argi beilegia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 140. orr.
Horixe egin ohi dute kandela beilegi, gorri eta purpurek, antzoki handietan zabaldurik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.
'Aita ere nazionala da', esan nion, bere uniforme beilegia seinalatuz, 'eta gerran dabil'. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.
Moskuko aireportuan, autoei begiratzen zien Stephenek, oso lasai: taxi beilegiei eta "MK"z hasten ziren matrikuladun Zil beltzei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Eskolako autobus beilegiak zituen bereziki gogoko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.
Soineko ilunez jantzitako ijitoak beilegi koloreko balantza txikian pausatzen ditu behin eta berriz berakatzez betetako poltsatxoak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 39. orr.