Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaungoikoak mundua gobernatzen duelarik, behere honetako gauza guziak bere oinetan dauzka, nagusiak esklaboa bezala. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.
Haatik gauzak ez ziren berak nahi bezala itzulikatu eta Frantzia behere horretan higatu zituen azken urteak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.
Behere hartan, berriz, nekez ikusteko moduan, "La Gallarda"ko atari arkudun eskerga zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Behere haietako jendearekin harremanetan nola sar ninteke? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 127. orr.
"Hidroterapiako tokia", erran nahi baitu urak bazirela hemen gaindi osagarriarentzat bereziak eta gorputza azkartzen zutenak, Ariben bezala, eta behere horretan Kanbon eta Salisen bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.
Gero, untsa miatzen balinbadut eliza hunen barnea, ikusten dut beherean, ezkerreko aldean, nexkatxak jartzen zirela lehen alkietan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.
Elizaren aitzinaldeak frontoi zabal baten sinpletasuna dauka; beherean ate gotiko batek hausten du murrua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Bada bat beherean, zokoan eskuin, zure aintzinean; bestea lehen estaian da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Gurearen beherean, bestalde, aitak gazte-denboran Igeldotik jaitsi eta kalean irekitako pentsu-denda genuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 46. orr.
Gaztea zen, haren bilo luze, horail, kuxkulatua, lepo behereraino erortzen zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.
Eta beheretik bozak altxatu ziren, azkarrak eta neurtuak, gizon boz beroak, gure elizan bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 183. orr.
Liburu guziek aipatzen dituzten bidea eta behereko zubi erromanoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.
Handik itzulipurdika behereko gela gordera erortzen ziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Mintzo bai mintzo zen Pacelli aita saindua edozein gaiez, baina entzuten, entzuten ote zuen araberan, Erromako dorregain hartarik, behereko elizaren deia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.
Behereko eta gaineko bi karriken artean bada hor gune zabal bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.
Klanka! klanka!, ate gaineko eta behereko zerrapoak, klaska! klaska!, giltzen bi itzuliak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.
Hantxe, dotzena bat zurzuri, pintore batek erretaularen behereko tatxa berdean pintzel ukaldi batez landatuak balitu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.
Jauregitik behereko plazari buruz badoa bidexka bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.
Lo ongi egin ez duenaren izpirituak egundoko arindua hartzen du pentsatzen duelarik ezen bizi ezinak eta hil beharrak han behereko zerraldo gogor hartara botatzen dutenean (usteko baitu bera eta han beherekoa bat eta bera diratekeela), ez dela seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.
Frantziskotarren komentu aurreko etxean, bai goiko estaian, bai beherekoan, sekulako poza zegoen nire lankideen artean ni iritsi nintzen egunean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 282. orr.
Rhin-ibai Gaineko eta Behereko departamenduetan, nork uste duzue, traidoreekin batean, sarrarazi dituela Prusianoak eta Austriarrak gure mugetan barna, gure etsaien hizkuntza mintzo duen basabazterretako herritarra ez baldin bada. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.
Arrats beherean, haizeak jo eta itzalak ihes egitean, itzul zaitez, ene maitea, gazela edo oreinkumea bezala, mendi eta sakanetan barrena. Elizen arteko biblia Kt 2,17
Eta behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Bilbao zimaurtegi, infernu behere, basatza handi hartan, posible zen lore baten aurkikuntza mirakuluzkoa. «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.
Ikusten duzunez, hauek ere goiti dute jaidura, amodioa bezala, eta ezin dira gauza beheretan gelditu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 100. orr.
-Eskerrik asko, Rosa andereñoa -esan zuen Martinek ahots beherean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Frantzia beherean, nekez asmatzen diren bortizkeriak izan ziren, eta hemen berean ere, protestant eta katolikoen arteko gerlak odoletan eta sutan ezarri zituen bazterrak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.
Nafarroako erregeei fidel egon zen eta espainolen kontra borrokatu zen Nafarroa Garaian nahiz Beherean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.
Austria Behereko Ehiztari Elkartearen batzar orokorra atzeratu egin da asteartera. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.
Ez Urola garaian, ez beherean eta ez inon. Iņaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.
Mantxa behereko eta Andaluziako herrietako jaietara ere joaten zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.
Nijni Novgorod, Novgorod Beherea, Volga eta Oka ibaiek bat egiten duten lekuan kokaturik dago eta izen bereko probintziaren hiriburua da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 81. orr.
Txalogarri zeritzon Fischer-ek boterearen jokabideari, esku hartzen baitzuen nazioaren bizitzan, populazioaren politika biologiko bati esker, gizaki beherenak paretik kenduz xede hartarako bidean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob, 2004 - 156. orr.
Horrela ikusten ditugu landareak bizidunen beherengo mailan elikatzen, hazten, indartzen eta ugaltzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.
Lehengaien prezio erreala XX. mendean izan duen mailarik beherenean zegoen 1999an, 1900. urteko maila baino %57 beherago. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Halere, adamkumeok, sorreraren leku beherenean eta esfera gaininguratzailearekiko mailarik apalenean aurkitzen garenez, [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.
Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.
Egun txarretan (odoleko oxigenoa beherenean eta karbono dioxidoa gorenean zegoenetan) ez zuen ezer ikusten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
Eskaileraren beherenean ganga bat zegoen, egiaz katakonba heze, hotz, luze, bihurri baterako sarrera ematen zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.
Goreneko kalitatea, behereneko salneurriak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.
Punturik beherena iritsi denean, oso presio gutxi geratzen zaio odolari aldapan gora bihotzerainoko itzulerari ekiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Dantza-aretoa behereneko solairuan, eta han larruzko oinetako garestiak eta fokuek argiztaturiko abeslaria. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Ezin dugu osagai-egitura sistema maila talde mugatutan zatitu, gorenetik beherenera ordenaturik, perpaus bakoitzeko itxurapen bakar bat bilduaz azpimaila bakoitzean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.
Gehientsuenak barneko herrixketakoak dira, denak ezkonduak, analfabetoak, eta gizarteko mailarik behereenetakoak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 105. orr.
Mailaren behereneko partean, eskuin aldera, dirdir-isla zuen esfera koxkor bat ikusi nuen, nekez jasan zitekeen distira zeriona. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Inguru-hormaren ondoko patio bazter batera eraman ninduen: nahas--mahas metaturik, beherenekoak goragokoek zapaldurik, milaka bloke karratuak ageri ziren, laranja-kolore bizikoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.
Behereneko leihoetatik txinpartez zipriztindutako ke iluna atera zen bortitz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Dantza-aretoa behereneko solairuan, eta han larruzko oinetako garestiak eta fokuek argiztaturiko abeslaria, bere ahots keak urratuarekin eta ņirņirka ari zitzaion zilar koloreko soinekoarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Saseta gudarien metrailadore-batailoiko kaperaua izandako Andres Untzain 'Don Black' haren hilobiaren bila kanposantuko beherengo -barreneko- hormaraino joan behar zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Ezertarako balio ez dugun euli beherengoak bezalaxe. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 298. orr.
Den guztia mugimendu etengabean dabil; alde guztietatik eta beherengoetatik, materiaren gorputzak azkar txandatzen dira, infinitutik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.
behere hartan (4); behere horietan (3); behere horretan (4); behere hortako (16); behere hortako erran (3); behere hortakoa (3); behere hortan (41); behere hortan bereziki (3); behere hortan ere (5); behere hortarat (4); behere hortarik (7)
espainia behere (3); frantzia behere (74); frantzia behere hortako (15); frantzia behere hortakoa (3); frantzia behere hortan (41); frantzia behere hortarat (3); frantzia behere hortarik (6); nafarroa behere (6)
garaia eta beherea (3); nafarroa beherea (135); nafarroa beherea eta (45)
arrats beherean (3); beherean eta (58); han beherean (4); nafarroa beherean (113); nafarroa beherean gaindi (4)
behereko aldean (4); behereko gela (3); behereko karrikako (6); behereko partean (5); behereko plazako (12); behereko plazako artista (3); behereko plazakoa (3); behereko plazan (36); behereko plazari (3); frantzia behereko (3); gaineko eta behereko (5); nafarro behereko (3); nafarroa behereko (123)