Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beheraxe
1 beheraxeago (orobat beheraxago g.er.) adlag apur bat beherago.
Ezpainek eta buruaren goialdeak, itxuraz kokotsa baino beheraxeago egon arren, ez zuten ezer ukitzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.
Beheraxeago jaitsi ziren hatz haiek, eta bidean askatzeko azaldu ziren botoi guztiak askatu zituzten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.
Plazatik beheraxago ezarriak dituzue alimaleko urtegi aska batzu, zertarako? Herria 2002-09-12
Hortxe, hortxe; ez, beheraxeago; ezkerrerago; bai, hortxe. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.
Lerro batzuk beheraxeago hitz hori berori, ohildu, agertuko da berriro. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.