Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon ezkondua naiz eta hatz eta behatz guztiak neure emaztearentzat ditut. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.
Berak baititu gizaki beteginaren gorputzeko hatz eta behatz guztiak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.
Behatz eta atzamarretako azkazalak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.
Hanka bat mugitu nuen; bestea gero; dena -behatzak, orpoa, belauna- sentitzen nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.
Bi oinetan behatz guztiak eta distala izoztuta dauzka. Berria - Kirola 2004-08-01
Zapatak zirela-eta behatzak minduta zituen, eskailerek eta zoladurek okerturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.
Zeren eta delako definizioan erraten baita gorpuzgabea dela arima eta ez duela hatz ez behatz gorpuzkirik eta osorik dagoela gorputz osoan, eta oso-osorik gorputzeko zati bakoitzean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.
Ikusi duzunez, oinak eta behatzak burdinazkoak eta zeramika-buztinezkoak ziren. Elizen arteko biblia Dn 2,41
-Nik esango nuke, jauna, apropos ari zarela niri behatzak zapaltzen jendea pasatzen den bakoitzean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 117. orr.
Talkoz hautseztatu zituen hatz eta behatz tarteak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 142. orr.
Hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
-Atzamarretan eraztunak ditu -esan zuen kantuka, bozina jotzen zuela- eta behatzetan ezkilak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 206. orr.
Datu horiek, buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nauen hotzikara bat sortzearekin batera. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.
Hotzikara batek burutik behatzetaraino astindu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.
Zehatz-mehatz armaturik, burutik behatzetaraino, hara non zaien agertzen eta, hotsandiko ibileraz, larderia astitsuz hurbiltzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.
Neville Longbottomek, burutik zapatilla bigunez estalitako behatzetaraino dardara bizian, poliki-poliki eskua jaso zuen gora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.
Bihotz hortarik jausten da behin hatz behatzetaraino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.
Zapatak zirela eta, oinetako behatz lodietan babak ernatzen hasiak zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.
Harryren ohe gainean zegoen eserita, bere hankako behatz lodia igurzten-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.
Oin ejiptiarra, faraoien estatuetan ageri omen dena: behatz lodia luzeen eta, beste lauak gero eta motxagotzen direnekoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.
Jokalari guztiak jokatzeko prest dira Taun, Conleyk ezker oineko behatz potoloan duen lesioak hobera egin baitu. Berria - Kirola 2004-12-28
Oin greziarra, hango eskultura klasikoetan ageri den bezalakoa: behatz haundia baino kasik luzexeagoa bigarrena, eta hirugarrena ere nonbait hor. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.
Botak ez zituen erraz jantzi, behatz txikiak, botetan gatibu, ez baitzuen egon nahi hain leku estuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.
Gaitzak biribiltzeko, eskuineko hankako behatz txikia errazteko makinaren muturrean kateatu zitzaidan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.
Hotzikara batek buruko ileetatik oinetako behatz ttikiraino zeharkatu ninduen. Berria - Kultura 2004-09-17
Behatz gorri biluziak ageri zituela larruzko sandalia handi batzuen aurreko zulotik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Atea ahal bezain isilen itxi nuen, eta gero behatz puntetan eskaileretan behera abiatu nintzen Behatz-puntetan gela txikira itzuli eta dirua pianoaren ertzean utzi zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.
Emakumea behatz-puntetan leihora hurbildu eta zutik geratu zen kale gris euritsuetara eta pareko harrizko etxe zahar eta ilunetara begira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.
Harrituta geratu zen bat-batean epeltasuna zabaldu zitzaiolako hatz eta behatz-muturretaraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.
· Ikusi nahi zituen neska aurpegi-politak, beren eskote zuri eta bizkar erreekin, delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.
Eta nola oraingo bekatuak kalte egiten baitio bekatu hori egin duenari eta haren hatz-behatz guztiei. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.
Hurrengoa besoa izango zen, eskua, behatz bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 187. orr.
Gutxi eta gaizki zekien jotzen, eta behatz bakar batekin joaz pianoaren laguntzarekin murmurikatzen zituen bere kantuak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.
Behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko kortina, Jaunaren aurrean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.
Behatzak gorri saminez tindatuak, papoa frango zabalik, galtza koloretsu batzuk gerrian tinki-tinki ezarriak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.
Nola Rosak, behatza ezpainetara eramanez, isiltzeko esan zion, begiak itxi zituen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Esku batean behatz artean urtzen ariko zitzaion kandela mutur bat zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.
Emakumeak eskuko behatz batean zauria zeukan eta lepoan erasoen markak. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Behatz batez begietako bat zapalduz gero, esate baterako, garuneko zentroek parte hartu gabe mugiaraziko du begia, eta estereopsia ez ezik, ikusmenezko bertikaltasuna ere galarazi egingo digu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Ezen ziurtasuna ematen du, konfiantza, fededunek behatz artean errosarioa hartzean sentitzen duten lasaitasun berbera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.
-Behatza mozten badut sinetsiko al didazu? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.
Ez du ikusten bat-batean agertzen behatz erakusle erraldoi hori, bilo urreztatuak eguzkitan dirdaika dituena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.
Esku luzeko pertsonaia, behatz ttikian labana moduko azazkal bat zeukana. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Lilyren iritziz are atseginagoa zen Ramsay jauna, zeren honek behatz txikerrean mina bazeukan mundua bukatzera zihoala uste baitzuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.
Bere behatz luzea sudurraren ondoan maltzurki tentetzen zuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.
Zer izpiritu zeukan barruan [...] posible egiten zuena sofa izkinan goante bat aurkituez gero, jakitea, behatz okertuagatik, inondik ere harena zela? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.
Ezker eskuko behatz konkortua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.
Gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 44. orr.
Zure izena idatzita ikusteak erre egiten zizkidan begiak; erre, halaber, gutun hura ukitzen zuten behatz-mamiak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.
Nire behatz puntetatik jasotzen dut bere ile bero horretatik, eta gora eta gora igotzen zait nire nerbioetan barrena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.
Bihotz-taupaden antzeko mugimendu txiki bat, antzemanezina ia, sentitzen duzu behatz-muturretan ireki eta ixten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.
Senarra, begirada sabaian duela, musika jotzen ari da mahaian behatz-kolpeak emanez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.
Behatz-koskorrekin pareta gainean jo ondoren, dei egin diozu berriro. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.
Datozenean ez dute txirrinik jotzen, ez aterik kolpatzen, ozta-ozta ukitzen dute behatz koskoekin atea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.
Behatz-muturrak tiraka hasten dira laztanak egiteko, aldean izan nahi zenuke maitearen arnasa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.
Behatz-kriskitinak egin zituen ni ere altxaraztko, agindu bat zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.
Hori du ezaugarririk nabarmenena. Bereziki, baina, giltzadura txikiei erasaten die; behatz hezurren artekoei, metakarpofalangikoei eta metatartsofalangikoei, esate baterako. Berria - Gaiak 2004-10-02
Itsasoan behatza galdu nuen, eta kapitainak kutxa tipi hau erregalatu zidan, barrenean neure behatzezurrak zeuzkala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 538. orr.
behatz artean (5); behatz erakuslean (3); behatz guztiak (4); behatz koskorrekin (5); behatz lodi (3); behatz lodia (8); behatz lodian (4); behatz muturrak (3); behatz potoloa (3); behatz punta (4); behatz puntak (3); behatz puntekin (6); behatz puntetan (21); behatz puntetatik (3); behatz ttikienaren (3); behatz ttikiraino (4); behatz ttikiraino zeharkatu (4); behatz txikia (3)
bere behatz (5); bi behatz (5); eskuko behatz (6); ezker eskuko behatz (3); ezkerreko behatz (3); hankako behatz (6); hatz eta behatz (4); hiru behatz (4); nire behatz (3); oineko behatz (3); oinetako behatz (15); oinetako behatz ttikienaren (3); oinetako behatz ttikiraino (4)
behatza galdu (5); behatza odoletan bustirik (3); oineko behatza (3)
behatzak mugitu (3); behatzak sartu (3); haren behatzak (3)
bere behatzaren (4)
behatzean min (6); behatzean min dut (3)
behatzetako atzazaletaraino zeharkatu (6); buruko ileetatik behatzetako (7); ileetatik behatzetako atzazaletaraino (7)
behatzez harturik (3); pixka bat behatzez (3)