Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begiztatu, begizta, begiztatzen (orobat begistatu g.er.) 1 du ad ikusi, eskuarki urrundik. ikustatu 2.

Jauregia, finean, talaia ezin hobea zen, nondik begizta baitzitekeen, han urrunean, urroztarren dorretxea, baita, legoa laurdenerat-edo, Urbiaingo herria ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Lebitarrak, ordea, ez zuen gaua han eman nahi izan eta, bi asto txalmatu eta ohaidea harturik, abiatu egin zen eta Jebus, hau da, Jerusalem, begiztatzera iritsi.  Elizen arteko biblia   Epa 19,10

Ekialdean eta hegoaldean, han zerumugan, mendiak eta mendien isla begizta zitezkeen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 122. orr.

Masta bakarreko begitandua zitzaidan, lehenengoz begiztatu nuenean hiru mastak lerro-lerro baitziren, baina, hara, hirukoa zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Burua altxatzera ausartu denean Abelek Joxeren figura begiztatu du, berrogeita hamarren bat metro goitiago, haritzak bukatu eta pentzeak hasten diren tokian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Itsasontzia larunbatean begiztatu zuten, Kanariar Uharteen eta Mauritaniaren artean; haren bila segitzen dute.  Berria - Harian   2006-04-04

Harrapakina begiztatutakoan, ziztuan jaisten dira, ia harri bat bezalaxe, zuzen-zuzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Ez dut bista ona, baina korridorean Bioletaren zinegotzia begiztatu nuen urrutitik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

-Hortxe dago! -esan zuen Harryk, leiho parean gora igo zirenean Sirius begiztatu baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.

Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen untziak bere karga.  Elizen arteko biblia   Eg 21,3

Hegaldian aurrera, ostera, zikonak Belgika begiztatu, eta beste oroitzapen bat etorri zaio ipuinarena etetera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.

Gogoan dut une batez, karrika haietako baten amaieran, burdinazko dorre erraldoiaren itzal izugarria begiztatu nuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Lehen planoan, Asisko santa otoitzean belauniko, koroa eta guzti, eta ondoan, ate ireki bat, nondik begizta baitzitezkeen, gibeleko planoan, sarrazenoak, Asisko murrailak izan zitezkeenetarik ihesi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.

Bizpahiru egunen buruan, niregandik nahikoa hurbil igarotzen ari zen itsasontzi bat begiztatu nuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.

2 begietsi.

Paisaia begiztatzen zuen: harana, basoa, bide horixka atzealdean, hiriaren soslaia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Aretoko bezeroak zelatatu zituen, harik eta, nagusiaren eskuinean, gaztea begiztatu zuen arte, haren txerak etengabe jasotzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Horrez gain, objektuen gure ezagutzaren jatorria begiztatuko luke, hau objektuei egotzi ezin zaien heinean. arrazoimenaren espekulazioak erabilera transzendentalean begiztatzen duen azken asmoak hiru objektuekin du zerikusia: nahimenaren askatasuna, arimaren hilezkortasuna eta Jainkoaren izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus